140823: Santi, Gotzon, Antua, Ritxar,
Zutoia, Idoia, Oier.
Lezatera, (...) Mozkorti Gelan, Santik, Gotzonek eta
Antuanek Petrusek señalautako meandro haizeduna ikuskatu dabe. Eta bai:
desobstrukziño bat egin biharra dago, baiña gero galerixa klarua ei dago
esploratzeka; haizerik ez dabe asko somatu, hori bai. Baiña 30 urte eta gero,
ondiok inkognitak dagozela jakitzia pozgarrixa da!
Kanporakuan, sarreratik 50 bat metrora
guano deposittuak arakatzen juan naiz, koko billa: Quaestus, Lithobius eta
masmak hartu dittudaz. Esan bihar da danoi deigarrixa egin jakula gaur zeguan guano
pillua; lehelengo geletan dozenaka ale zeguazen goixan, hegan edo txintxilizk
(ez dogu asko begiratu, ez molestatziarren). Biharbada Atxurrako zarraduriak
uxatuta, danak hona etorriko ziran? ;-)
Beti da atsegiña gure zulo haundixenetako
honetara bueltatzia, bloke artian “atletismo” pizkat eginda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario