190224: Antua,
Oier.
Urregarai
(Markina-Xemein / Aulesti). Markina-Xemeindik etorri jakuzen erreferentzia
batzuei helduta, “Prailekoba”n billa ibilli gara: (...) Sektore horretan badakagu erreferentzia bat, UB-44,
Gotzonek eta Antuanek egindako prospekziño saio baten hartuta. Koordenadak
Albertok seiñalatutako lekuakin bat datozen arren, Antuanek gogoratzen
dabenangaittik, leza bertikal txiki bat zan. Gotzoneri deskribapen zehatzagua
eskatuko detsagu, baiña a priori ez dirudi Praillekobia izan leikianik.
Hain zuzen be, gaur
lehelengo UB-44 hori lokalizatzia pentsau dogu, gero han inguruan bueltaka
begiratzen segitzeko. Kotxien aparkalekutik, kotia mantenduta, Santa Eufemia
ermittian E aldeko hegixan zihar juan gara, Larruzetik gora datorren bidian
sakonuneraiñok allegauta. Han ibilli gara bueltaka, ordu ta erditxo bat, baiña
markautako puntuan (...) ez dogu lortu UB-44a lokalizatzerik lortu. Bestela be, ez dogu topau koba katalogablerik: lapiaz oso zabala da, dana arrakalaz beteta, eta
baltzune asko ikusten badira be, gero bertaratzerakuan ez dake bape
desarrollorik. Bentajia: baso garbi xamarra da, sasirik bakua, eta errez ibilli
leike gora eta behera.
Lehelengo,
terrenuan fraktura batekin bat datorren depresiño-lerro bat jarraittu dogu:
badira hiru edo lau leku, lerrokatuak, kanpoko ibiltari baten begixetan “leza haundixak”
dirudixenak; behiñ barrura jaitsitta, ostera, ez dake desarrollorik. Hortik aparte,
dozenaka bittarte artian begiratuta, “Praillekobia” izan leikezen beste zulo txiki
bi bakarrik topau doguz, XX kodigua emongo detsagunak:
- XX1: zuhaitz-ipurdi batzuen artian zabaldutako depresiñua, pare bat metro sakon, eta beste horrenbesteko desarrolloduna. Hondua, lurrez blokeauta.(...)
- XX2: lapiaz-arrakala baten amaieran, 3 bat m sartzen dan meandro itxurako galeriatxo bat, estuasun baten ostian segitzen dabena; baiña harri batek ez dau soiñurik etaratzen, eta haize korrienterik be ez daka. Koordenadak: (...)
Zona horretatik,
Santa Eufemia ermittarutz igo eta “pertsonen bidetik” bajatu gara, gaurko
ekittaldixa amaittuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario