160619: Iñaki Bombero, Gotzon, Antua,
Oier.
Alperdo gaiñeko basora, gela barrixan gaiñe inguruko lezian sartzeko aukerak miatzera. Lehelengo orduan Urtzik lagundu gaittu, eta bera juan danian harrixak kentzen jardun dogu... emaitza onakin: ordu erdiko biharran ostian, galeria laterala topau dogu, eta bertan behera juanda, ranpa libre bat gela ikusgarri baten amaitzen dana (6 zabal x 12 luze), espeleotemaz beteta. Sarreran hartzan erpekada batzu ikusi doguz, eta barrenengo partian hartz-habixia. Topo, argazkixak, koko batzu (Ischyropsalis, Lithobius, Neobisium, Oxychillus) jaso eta kanpora jo dogu; izan be, guztiz fosilla da, lurra bebai gours eta kaltzitaz estalitta, eta ez dirudi hamendik Alperdorutz egitteko aukeria dagonik. Sarreria atzera blokez estali dogu, lehengo moduan lagatzeko.
Gero, Barbaixolako bidegurutzetik 30 bat
metro behera bide baztarreko lezara juan gara. Desobstrukziño txiki baten
ostian errez pasatzeko moduan geratu da. Meandro txiki bat, 8 bat metro
beherutz eta lokatzez guztiz blokeautako salatxo baten amaitzen dana. Bistan
da, gaiñera, ur asko tragatzen ez dabela: uran markak zapaixa be hartzen dau.
Bio lagin batzu: Meta, Elona, Linyphiidae.
Gero, beste 30 m beherago juanda, Sabin
lezia ikuskatu dogu, bertako desobstrukziño posibliakin fantaseatzeko. Basuan
gora eta behera be ibilli gara, eta Iñakik eta Antuanek beste zuloren bat topau
ei dabe. Ni juan naizenian, Lekittora zetozen, Armintxen ahaztutako distoxa eta
Larrotegiko hobi batzu ikuskatzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario