2016/01/11

Lekubaso, karst-eko urak aztertzen

2016/01/09 Javi, Iñaki

Lekubaso-ra (Zeberio) hurbildu gara, karst txiki honetako urak aztertzeko asmoarekin. Salinometroaren bidez, zenbait azterketa egin ditugu. Gehienbat, salinitatea, tenperatura eta konduktibitatea aztertu ditugu, baina bi kasu garrantzitsuenetan (Surjentzia nagusian eta sumidero nagusian -Hatxondo-) kaudalak ere neurtu ditugu.
Hurrengokoak izan dira aztertutako lekuak:
  1. Surjentzia nagusia.

  2. Surjentzia txikia.
  3. Argiñeta alboko urzulo nagusia.
  4. Argiñeta alboko urzulo txikia (honek ematen du antzinako kolektore batek utzitako kanala erabiltzen duela).
  5. Dolina handiko urzuloa.
  6. Hatxondorako bidean dagoen aporte nagusia (kobazulo erraldoi derrunbatu bat dela ematen du).
  7. Dolina batean dagoen urzuloa.
  8. Hatxondo (sumidero nagusia).
  9. Hatxondoko bukaerarekin bat egingo lukeen aportea.
  10. Surjentzia txikiarekin erlazionaturiko urzuloa.
Azterketa hauen bidez, ikusi dugu ezagutzen ditugun urzuloak ez zirela nahikoak iturriak zuen kaudala azaltzeko, beraz, akuiferoa ere husten zegoela suposatu dugu.

Honetaz aparte, formalki katalogatu barik zeuden zuloak katalogatu ditugu, eta dolina handian 10 bat metroko leza interesgarria aurkitu. Bueltatu beharko gara.

Javik 2016 urtean karst txiki baino interesgarri honen katalogoa eta argitalpen txiki bat egingo dugula agindu dit. Blog hau testigu!

No hay comentarios: