160130:
Antua, Iñaki Kobero, Iñaki Bombero, Idoia, Unai, Oier.
Bedartzandi-Kobakogane
aldian katalogo biharretan.
Lehelengo,
Idoia, Unai eta Iñaki B Gabaroko
meatzetara (UB-063) jaisten laga doguz, Jose Patxin merendero onduan.
Beste
hirurok Gabaroko lezian (UB-061?)
erretratua etara dogu, falta zana; gero aterpe
barrixa katalogatzera juan gara, Antuanen GPS-ari jarraika. Leku ederra da,
S aldera begira; txikixa baiña sujerentia. Sarrerako argazkixa eta zuluan
norabidia hartu dogu.
Horren
ostian, Kobaura juan gara, lehelengo Garaiek
in illo tenpore eskalekin jaitsittako
lezia lokalizatzera. Bertan topau dogu Iñaki, lezia lokalizauta zekala.
Sarrerako argazkixa eta GPS-a hartu detsegu. Jaitsi eta topo egittia pendiente
geratu da.
Laurok,
Kobaue (UB-052) ikustera juan gara.
Zer esanik ez, hormak miatu egin doguzela; ez dogu ezer esanguratsurik ikusi.
Argazkittan sarreria eta barruko hainbeste bista hartu doguz (flash bakarrakin
egin leikian apurra, halako bolumenakin). Hiru saguzar ikusi doguz, txiki-txikixak;
argazkittan hartu doguz hórrek be. Topo pendiente geratu da.
Gabaroko
meatzetara bueltan, ondo-onduan beste leza
txiki bat ikusi dogu; 5 bat metro sakon, honduan ranpa moduko bat ikusten
da jarraipen posibliakin. Katalogatzeko modukua begittandu jaku: GPS-a hartu,
sarrerako argazkixa egin, eta esplorau+topo pendiente geratu da.
Gero,
minetan, kanporako bidian topau doguz Unai eta Idoia, mea-tunelen sarreraraiñok
instalau ostian. Danok batera zeozer jan, eta arratsaldian bigarren ekittaldixa
egittia pentsau dogu.
Antua,
Unai eta hirurok jaitsi gara gero; Iñaki B kanpokaldian prospektatzen geratu
da, eta Idoia eta Iñaki K-k alde egin dabe. Leza ikusgarrixa da, eta
mea-galerixen sarreria ikusgarrixago: 4 tunel dira, bakotxa norabide baten, eta
euren artian burdiñezko karril bi dagoz aidian, amildegi baltza zeharkatzen.
Pentsamendu automatikua: zeintzuk izan ziran hamen biharrian? Eta ze
kondiziñotan? Unai artxibuetan topatzen saiatuko da.
Goizian
Unaiek eta Idoiak tuneletatik bat begiratuta zekenez (erdi-itxitta dagona),
arratsaldian burdinbideko alde batekua ikustera sartu gara. Sarreran bertan
spit+plaka bat topau dogu, GEV-ekuena seguraski. Galerixa artifizial
zuzen-zuzena hasieran, 40 bat saguzar topau doguz sapaixan; kontu haundiz pasau
gara, lau hankatan eta isilik; erretratuan be jaso doguz, JEEL-eko kidiei
informatzeko. Galerixia bikoizten dan lekura allegauta, ezkerrekaldetik leku
inestable xamarrera allegau gara; bere sasoian habetuta, habiak usteltziakin
batera desplome haundi bat dago, leza moduko baten barrenetik; beste 30 saguzar
inguru topau doguz hor (argazkixan jasota) eta gero, bloke artian, pasau ezin
zan leku bateraiñok allegau gara; nabarmendu egin bihar da sektore honetan
haizia zebixala (errezelua dakagu, kanpoko leza txikixakin zerikusirik ez ete
dakan; topo ikusi bihar). Galerixia bikoizten dan lekura bueltauta, eskuma
aldetik juanda mea-galerixa garbi eta zuzenian zihar juan gara, horma garbi
baten amaitzen zana; beste adar bat be bazekan, itxura bardiñekua. Bio lagin
batzu be hartu dittudaz: Meta, lyniphiidae (burdinbide onduan %90 illuntasuna);
Zospeum, Quaestus (galerixia bikoizten dan lekuan, %100 illuntasuna).
Beste
mea-tunel bixak begiratu barik geratu dira, hurrengo egun baterako. Kanporakuan
Unaiek datuak papel garbira pasau eta illuntzen hasteko zeguanez, kotxietara
jaitsi gara barriro.
No hay comentarios:
Publicar un comentario