2016/01/01

2016 Paltzuarango Trabesia - Urte Berriak, Trabesia Berriak

2015-12-31

Part: Josu, Unai, Martin, Iñaki, Idoia, Gotzon, Antua, Zutoia, Santi, Jon Ander



Aurten urteko Lezateko sarrerarik ez da egon. Erraza da Lezate, eta handia, eta beste kobetatik baino "relativamente" errazago irteten da handik arazoren bat izan ezkero (oraindik sekula ez da pasa, horrela segi dezatela gauzak!). Baina ADESen beste zerbait berezia egiteko gogoa geneukan. Horregatik oraingoan Iluntzarreko barruko erreka misteriotsuaren irteera (Lezate) ra joan ordez errekaren sartuerara (Paltzuaran)era joan gara.

ADESen esploratzen apur bat ibili denak ezagutzen du non dagoen Paltzuaran-eko arroa. Bertan, Galarregi eta Iluntzarreko mendi tontorren artean, oraindik gehiegi ulertzen ez ditugun falla eta fraktura nahastuz osaturiko dolina-arro erraldoi bat dago. Arro honen azpitik erreka bat pasatzen da. Nondik datorren? Ez dakigu. Nora doan? Badakigu. Nondik doan? Ideiarik ere ez. Askotan gertatzen den bezala, kaos de blokes haundi batzuek erreka galeriak mozten dituzte, eta horrela mozten dira baita ere kilometro pila bateko trabesiak egiteko gure ametsak.

Pasadan urtean Paltzuaran VI lezia aurkitu genuen. Alias "Karakolen Potzua". Paltzuaran Koba-tik sartu ginen egun baten, sistema disto-arekin topografiatzeko asmotan. "Paltzuaraneko Koba"-k fondo fondoan sala erraldoi batzuk ditu, eta putzu base bi detektatu genituen. Antuak karakolak (maskulu edo barraskiloak) aurkitu zituen "putzu" hipotetiko hauetako baten basean.

Disto-arekin topografiatutako plano on bat edukita, han joan ginen hurrengo egunean Zeberiotarrak prospektatzera, eta disto gabe Sekula Santan Aurkituko Ez Genuen zulo bat ikusi genuen. Zuloak Airerik ez zuen, ezta itxura onik ere (25cm x 25 cm izango zituen hasieran??), baina bagenekienez zerren gainean geunden, harriak kentzen hasi ginen. Harri Berriak erortzen hasi ziren Karakolen Potzura. Superfizieko Harriak.

Trabesia egiteko lehenengo urratsak jarrita zeuden.

Orain dela 4-5 egun joan ginen dena ekipatzera (paraboltak eta kateak, eta mailloiak). Soka fijo zati batzuk ere jarri ditugu. Horrela, trabesia berri bat estreinatu dugu.

Gogoratzeko, aipatu behar da trabesia lehenak Josuk eta Iñakik egin zutela. Trabesiarako ekipatu gabe egon arren jendeak gogoa zeukan jada leku batetik sartzen eta beste aldetik irtetzen ibiltzeko. Gero Santik eta Zutoiak ere egin zuten. Ahaztu ote naiz besteren batekin ere?

Trabesia berri honek izan duen ongietorri onarekin, ea datorren urterako beste trabesia berri bat aurkitzen dugun egiteko. Horrela, Lezateko Trabesia famatu eta utopikoa heltzen den bitartean gogoak kalmatzen lagunduko digu.

URTE BARRI ON DANORI!!!



No hay comentarios: