2014/11/03

Negua Heldu Da - Zubitxuta II

Part: Unai eta Josu


"San Simon eta San Juda, Joan da Uda, eta Negua Heldu da..." kantatzen du euskal kanta ezagun batek. Aproposagoa ezin da izan. Joan dira udako egun luze eta epelak, eta heldu dira neguko egun motz eta euritsuak. Elurra egingo baluke behintzat, sopladoreak ikustera joateko gure baserriz plagaturiko 2 eskualde ederretan zehar...

Domeka goiza goiz administratiboa izan da. ADES hemendik aurrera kultur elkartea izango da. Egin beharreko papeleoa da, diruak eta legeak ordenean egoteko. Laister Lea Artibaiko katalogoan hasi behar dugu lanean, ez genuke subventziorik gabe geratu nahi...

Javi Morenok topo 3Daren lehenengo nozioak erakutsi dizkigu. Eta Torca del Carlista ikusi dugu 3Dan. Horrela begiratuta, ez da kanpana bat, hustutako estrato erraldoi forma du... Lezateri eta bere sabai plano buzatu famatuari tokatzen zaio txanda gero!

Zeberiotarrek ez genuen domeka amaitu nahi esploraziorik egin gabe. Txepetxabixe II edo Zubitxuta II zeuden aukeran. Txepetxabixera gindoazen berez, baina gaua arinago heldu da zerura gu Bedartzandi atzera baino. Horregatik Elizburura joatea pentsatu dugu, kotxe alboan daude kobak eta, Txepetxabixen ez bezala.

Eta horrela, Zubitxutako Urzuloaren, ("Sumidero Elizburu")ren alboan dagoen lezatxo bat bajatu dugu. Antuak eman zuen lehenengo aldiz horko zuloen berri, eta Unaiek gero konfirmatu eta katalogatu egin zuen. Baina ez geneukan esplorazio esperantza handirik. 3-4 metro jeitsi eta etxera.

Baina Josuk spit-a (bai, SPITa!) jartzen amaitu duenerako trumoiak entzun dira. Sokan jeisten hasi denerako lehenengo euri tantak hasi dira. Lezak JARRAITZEN duela esan duenerako, tantak gehitu egin dira, eta irten duenerako JESUKRISTON ZAPARRADAk harrapatu gaitu Zubitxutan.

Unairi, Gotzonek eman zion prospektatzeko makila Zubitxutan ahaztu zaio prisarekin. Zer egingo diogu ba, sentitzen dugu Gotzon. Neukan katarroa eta euri zaparrada ez dira lagun onak.

Negua heldu da. Amaitu dira arratsaldeko super-prospektada luzeak. Baina belarra ere gutxitu egingo da, eta hori ona ere bada. Eta gainera orain Paltzuaran aldean prospektatu behar da.

Eta han geratu da leza, esploratzeko. Guk 5 metro jaitsi ditugu bakarrik...

No hay comentarios: