130202: Gotzon, Antua, Idoia, Bikain, Iñaki, Oier.
Juan dan asteko hidrogeologia azterketia osatzen.Iñaki, Bikain eta ni aurreratu gara Zubitxutara, instalatzera (Gotzon, Antua eta Idoia Zulueta errekara).
Nik neuk oin dala urte batzu ipiñittako instalaziñua ezin txarragua begittandu jata (espit guztiak beheregi, bertikal bixak urjauzixan; kabezera bikotxik ez; espitetako batzu ondo sartu barik...) gaiñera, bigarren potzokuak ezin izan doguz erabilli, harixa ugarrakin galduta. Guzurra dirudi hain urte gitxittan halan hondatzia. Bigarren putzua paraboltekin ekipau dau Gotzonek, baitta hortik aurrerako urjauzi txikixak be (egunotako truxalekin arriskutsu bihurtuta). Azkenengotz egon nintzanetik gehixago dakitt, eta bestiei modura neri be bistiak gora begiratzia eskatzen zestan. Sarreran bertan leihatilla bat eta galerixa modukuak identifikau doguz; azken urjauzixan ostian be, trepada erreza egin leike goiko pisora; eta hortik aurrera be hainbeste lekutan ikusi doguz eskalatzeko moduko lekuak. Atxarte II-xan dagona ikusitta, argi dago Mereludi ulertzeko
Zubitxuta miatu egin biharko dogula, goiko pasabide fosillen billa. Antua eta ni azkenengo puntu akzesibleraiñok egin dogu. Nere harridurarako, ez dago udako sifoittik oso aparte; 20 bat metrora kalkulau dot, 101004 topora begira. Uste baiño ur gehixago tragatzen dau leziak.
Bueltarakuan, pare bat aporte garrantzitsu ikusi doguz eta burua sartzen ibilli gara. Bigarrenguan (kanporenguan) 10 bat metro sartu naiz, galerixa estu baiña klaro batekin, haize korriente leunakin (barrurutz), koladekin estutzen dan leku bateraiñok. Zabor usaiña zeguan, plastiko-ontzi piezak sakabanatuta, gasoil lata baten tapia... eta metaketa klasiangaittik zaborrez blokeautako dolina baten azpira allegau garala esango neuke nik.
Kanporakuan, masma txiki bat eta opilioi bat (Gyas titanus?) hartu dittudaz.
2 comentarios:
xalala riki riki xalala riki ri! dutxan dardaraka! ur hotzarekin!
Xalalala riki riki, xalalala riki ri! balentzin dardaraka! in-bi-dia-re-kin!
Ze, esplorazioa dago Zubitxutan? Ze pentzaten dozue? "Bypass"era helduko gara? Atxurrako atzeko nibel fosil famatuak eta desiatuak topatuko dituguz?
Publicar un comentario