2013/02/09

Oñiz, aurrera


130209: Petrus, Idoia, Antua, Gotzon, Leire, Oier.

Lehelengo, Zubitxuta-Arrakala-Lamiñetako datu hidrogeologikuak jasotzera. Bide batez, Trakamall toponimua berretsi dogu auzotar bikin berba eginda (guk ezer galdetu barik).

Gero Oñiz lezara. Bertan, Gotzonek 1º tranpako gelan gorako eskaladan segidu dau. Reunixotik gora juanda, gela haundi xamar eta arriskutsura allegau da (bloke haundi inestabliak) eta, aittatu dabenez, haize korrienterik eta jarraipen argirik ez dago. Baiña... handik beste bide batera eskalatzeko aukeria ikusten da, reunixotik gora, beste eskalada txikiko aldera. Instalauta geratu da, hurrenguan begiratzeko.

Beste eskalada txiki horretan, dana desinstalau aurretik Leirek eta nik desobstrukziño osteko gelatxo hori ikusi nahi izan dogu. Eta bai: Ritxarrek esandako moduan, ez dirudi jarraipen posiblerik dakanik. Gela nagusixak –beste eskaladianak- daroian direkziño bera daka, frakturiana, eta sarrerako meandruakin perpendikularki kruzatzen da alturan. Arrakalian goiko partetik datorren kolada batek gorako bidia ezkutatzen dau, baitta beherutzko jarraipena be. Dana desinstalau dogu, Gotzonen monty-eraztun tuneaua bertan lagata.

Bio aldetik: sarrerako meandroko tranpia urez beteta topau dot, ez dirudi ezer dakanik; hortan nenguala, lau Quaestus korrikalari harrapau dittudaz. Saguzar ale batzu ikusi doguz koban zihar, sei edo zazpi bai, bakartixak, eta euretako bat lekuz aldatu dogu ondo-nahixan.

No hay comentarios: