Basokoetxe (Ispaster), IS-103 haitzulua (...). Nik neuk sarreria baiño ez neban ezagutzen, baiña bestiak barrutik ibillitta zeguazen. Horretara, helburu argixekin juan gara, espatulaz hornittuta errekan gorako terminusetik aurrera egitteko asmoz. Beste hirurak horra juan dirazen bittartian, ni atzetik ibilli naiz neure martxan, kokotan. Denpora luzena bigarren gelatxuan emon dot, eta ehiza emankorra izan da; jarraipenian sartu-ez sartu zalantzetan egon naiz, eta pare bat saiakeraren ostian pasau dot; kuebian thalwegian zihar aurrera egin, eta bestiak zeguazen lekuraiñok allegau naiz, desob aurreko itxarongelaraiñok behintzat. Bertan, azken kokuak jaso eta bestien biharrak entzutzen egon naiz, tarteka bizpahiru ertz mailluz leuntzen. Luze jo dabe, eta hotz nintzan arren, baiña biharrian zeguazenak ni bezain hotz, eta gaiñera bustitta zeguazela gogoratzian, pasau egitten jatan. Guztira 4 bat ordu pasauta urten gara kanpora, eta eguzkittara urtetzia bedeinkapena lakotxia izan da. Kotxera bidian inguruko hobixa ikusten egon gara (inpenetrable).
Ipazterren zeozer jaten genguazela, Urtzi agertu da eta gaiñera Gotzonen lankide bat (Iruzubietan bizi dan ispastertarra); honek informaziño interesgarrixa emon desku, oin dala denpora bat, baso bat jo eta gero, EDAR inguruko uran drenajia oztopatu dala (seguraski begiratzen egon garan hobi bera) eta harrezkero euri asko dagonian, 1,5 bat metrotako ur geruza bat egitten dala Basokoetxe inguru osuan. Bideo bat be pasau desku. Ispasterko Udala interesauta balego, seguru elkarlan interesgarri bat egin ahal izango geunkela puntu horretan; alde bixetarako etekiña!
Bio laginak: 3 Quaestus, 2 Oxychillus, 2 arrautza, 1 marraskillo esferiko, 1 Meta, 3 Neobisium, 2 Cryptazeca, 2 masma txiki, 1 Echinogammarus
No hay comentarios:
Publicar un comentario