2024/02/25

Turtziozen

 240225: Petrus, Javi, Oier.

Jose (Haitzulo) eta Carlos Prietokin (GAES) batera, gaurkoan Turtzioz aldera joan gara datu bilketara.

Lehenik, Enbata elkarteak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egiten ari den lanaren baitan, Siete Puertas haitzulora jo dugu -baimen prezeptiboa eskuratuta-. Bertan, beste urtaroetan egin bezala, Javik ohiko parametroak neurtu ditu aldez aurretik zehaztutako estazioetan, (...)

Ostean Basinagre auzora joan gara,  errepide ondoan dauden 3 zuloetara. Haietako batean, Zospeum espezie fosil berriaren lekuan, Carlosek sedimentu lagin bat hartu du, eta falta zen mapa topografikoa amaitu dugu. Saguzar bat egon da bertan, eta ondoko Refugio haitzulo ikusgarrian, beste bat.

Domeka goiz euritsu hau pasatzeko plan ona, eta leku hobea!

Trintxerak eta mokorduak

 

 240218: Oier.

Verdun, domeka goiza pasatzen. 150 bat kg lur/harri etarata. Puntia ixa ez dot aurreratu, batez be lekua nasaitzen pasau dot, biharra komoduago egin ahal izateko.

Konturatu naizenez, patari mobimentua dago. Azkonarrak-edo, ezkerrera dagon bentanilla konopialian biharrian ibilli diraz. Eta Verdunen bertan, puntako trintxerian ertza bardinduta agertu da, era fondua orbel eta lurrez beteta: bistan da animalixak ibilli dirazela aurrera-atzera.

Lurra etara ahala, bestalde, bestibulo honetan zona bi argi bereizten diraz. Ezkerreko 3/4etan, 30 zm humus dago lehelengo, arola eta sustraiduna, eta horren azpixan beste horrenbeste (gitxienez) buztin. Eskumako 1/4an, ostera, humus geruzia 10 bat zm, azpixan kolada estalagmitiko gogorra, 15 bat zmtakua, eta azpixan lur sopiña, (ustezko) koprolituekin.

Aurreragokuan etaratako (ustezko) koprolituok oso-osorik egon dira. Jaso egin dittudaz, papeletan bilduta, paleontologuari emoteko.

2024/02/10

Moxalaren erreskatea

 240208: Urtzi, Julen.

Markina-Xemeindik, abisua jasotzen dogu moxal bat leza batera jausi dala. Urtzi eta Julen bertaratzen dira, eta animalixa 3 bat metroko sakoneran dagola ikusitta, eurak saiatzia erabagitzen dabe, basarrittarren laguntziakin. Moxala zinttekin jasota, desbiadore bat ekin, eta polifreno batekin tiratuta, ordubeteko biharran ostian kumia onik urtetzen da.


 

2024/02/04

I-040 Paltzuaran

 

240203: Mariano, Antua, Gotzon, Oier.

I-040 Paltzuaran, 3 helburu: (...) argazkixa, pasamanua berrinstalatzia, bloke kaosian desobstruitzia.

(...)

Pasamanuan berrinstalakuntzia, ostera, beste egun baterako laga dogu, animalixak taladruakin ez molestatziarren. Aste batzu barru egingo dogu, hibernaziñua pasautakuan.

Antua eta Gotzon blokietara juan dira, eta Mariano eta bixok kanporutz, kokuak jasotzen: Lithobius 2, bitxo bola 1, Elona 1, Gyas 1, eta 4-5 masma txiki.

Bestiak beranduago urten diraz; esan deskuenez, Marianon Harresittik pasatzian, (...) kopuru beretsua egon da. Ederto!

2024/01/19

Bengetxeko Ameztijan


 240114: Koldobika, Oier.

I-160 Ameztija (Gizaburuaga). 230813an ikusittako lezara juan gara, fitxia ixteko asmoz. Espero genduan moduan, galtzerdi bat izan da, baiña Koldobikari bertikalak jaisteko/igotzeko praktikatzeko ona. Lezia “gaztia” da, zona horretan dagozen estrato sub-bertikaletan zabalduta, hare eta kare harrixen artian, SE aldera begira dagon mendi hegixan. Gu jaitsi garan galeriatxua, 15 bat metrotakua, -70º inguruko deklinaziñuan jaisten da, E norabidian, eta fondua goittik jausittako lurrakin blokeauta dago; punto horretan arrakaliak, eta uran norabidiak, SW norabidera biratzen dau, eta justu hortxe gela txiki bat zabaltzen da, 2,5 x 1,5 bat m zabal-luze, gorutz tximinixa baten igotzen dana, sarrerakuan paralelua, ixa kaleko maillara arte. Koldobika juan da gorutz, eta bere esanetan, 10 bat zmtako leihatilla txiki bat kenduta, ez dau jarraipenik ikusi; goixan bloke artian sustraixak. Itxura guztian arabera, denporiakin, kanpuan beste zulo bat zabalduko da oingo sarreratik S norabidian, 3-4 metrora.

Distua KO dagonez, iparorratza eta harkatzakin egindako krokisakin konformau gara. Barruko argazki pare bat be hartuta. Bio laginak: Meta 2, 5 masma txiki, Elona 1.

 



2023/12/31

Lezate freskagarrixa

 


231231: Zutoia, Santi, Martin U, Aitor, Koldobika, Gotzon, Julen, Oskar F, Oskar E, Ritxar, Oier.

Ze ondo, urteko azken baiñu freskagarrixa Lezateko sifoian hartzia! (terminala, harik eta Illuntzar azpiko sistemarako pasua topau arte). Espainiar itxuran egin dogu rekorridua (campeonato de técnicas de progresión), beraz juateruzkuan ez dot sapaixak begiratzeko astirik hartu; baiña bueltarakuan bai, (...). Oso ondo topau naiz fisikoki, bistan da astian ziharko gimnasio saiuak ez dirazela alperrik. Klaudionian beste batzuk batu jakuz (Xabi, Javi, Petrus) eta han mundua konpondu dogu: bestiak beste, aurrerantzian, bazkarixak bakotxak bere poltsikotik ordainduko dittuz (ADESen itxulapikuan mesedetan), eta neri dagokitten arluan, pare bat artikulu laberako prestakuntza bidian hasi diraz. Beste urtebeterako indarra hartuta!

2023/12/30

Saguzar gutxi Zubiburuan


231230: Oier.

Neguko ikustaldia. Laburpen errazekoa, (...) baino ez baititugu ikusi: (...) gela handienean, eta (...) azken gelara igarotzeko estuasunaren sarreran. (...). Putzuetan ura aurkitzeak harritu nau, ez baita azkenaldian eguraldi bereziki euritsua egiten ari; bertan estigobio bila aritu naiz, baina ez dut alerik aurkitu, putzu estazionalak direlako seguraski.

Deigarria egin zait hain saguzar gutxi egotea; laginketa jarraitua egiten ari garenetik (2016) ez ditugu sekula hain gutxi topatu sasoi honetan (hibernazio garaian (...) artean detektatu izan ditugu; jeitsiera beraz %75 gutxiagokoa izango litzateke, gutxi gora behera). Goizegi da jakiteko kobazuloaren erabilpen arkeo/didaktikoak zerikusirik duen; baina kontuan hartzeko da gaur sarrerako galerian (2021etik arkeologoek probak egiteko erabiltzen ari diren horretan) saguzar bakarra ere ez dela egon, beste urteetan hibernatzen ari ziren ale gehienak hortxe aurkitu izan ditugunean.