2009/07/26
DAMOKLES HANDIA
Valdició herrira goaz (Kantabria), Albertville-ko frantzes lagunekin leize hau exploratzera. Lezia arraroa areartean zabalduta oso gatz egiten jaku aurreratzea. Azkenean 200 m. tara goazenean utzi egiten dogu explorazioa. Hurrengo arte Patrick, Sandrine eta Guy lagunak.
Informazio gehiago: http://speleocaf73.canalblog.com/
2009/07/24
IS-26 eta ugaratxuak
09-VII-24: Bikain eta Oier.
IS-26-ra bueltau gara, desobstrukziñuakin segitzeko. Lehelengo, lezian alderdi baten saiatu gara, kolada estalaktitikuan, haize korrientiari jarraittuta, 2 bat metroko sakonerara allegauta. Desobstrukziñua erreza bada be (0,5 – 5 kg arteko harrixak), arazo nagusixa hondakiñak nun ipintzia da. Lezia estuegixa da, eta paretak eraikitzia konplikaua, oiñarri finkorik ez dakelako. Arriskua gero eta haundixagua zanez laga egin dogu, ordu bi pasauta. Kuriosidade modura, bloke artian ugaratxo bat agertu jaku. Kanpora giñoiazela, Bikaiñek beste saiakera bat egin dau, horma guztia derrumbau eta bestekaldian (horma garbixa, ur jarixo txikixakin). Gure harridurarako, korrientia indartsuagua zan hamen, eta bloke haundixaguak agertu dira, euren artian zulo haundixaguekin. Barriro hasi gara, harrixak contrafuerte modura antolatuta, eta nahiz eta sakonago allegau garan (4 bat metro), harri haundi bat jaso ezinda geratu gara zuluan estuasunangaittik, eta Abittaga / IS-26 topografixa kruzaua kontsultatzia pentsau dogu jarraittu aurretik (lan haundi hori hartzia merezi daben ikusteko). Eta ahaztu aurretik: bestekaldian biharrian genbixala, beste ugaratxo bat agertu da (ez dakigu lehengo bera, ala bigarren bat).
Eskalada artifizial ikastarua
09-VII-23: Gotzon, Bikain, Urtza, Idoia eta Oier (Ane eta Niko, begira).
Ereñoko kanteran, eskalada artifizialan ikastarua. Neri buruz, teorikoki pauso guztiak ikasi ditttudazen arren, zulo baten praktikan jartzia falta jata. Eta Bikain, Urtzak eta Idoiak be biharko dabe beste saio batzu prozedimentua ondo fijatzeko buruan.
2009/07/18
Goikoetxe eta Trakamalleko kobetan (Busturia-Amoroto)
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan egin doguzen ekimenak:
1. Goikoetxeko koban (Busturia). Oin dala hille pare bat koba honen esploraziñua amaittutzat emon bagenduan be, gauzak ondo egin bihar dira eta topografia eta neurketa lanak egitten ibilli gara sifoi bixen arteko galerixetan.
2. Trakamalleko koban (Amoroto). Neguko denporaldi osuan bertatik pasatu barik, barriro heldu detsagu Amorotoko erreka misteriotsuan exploraziñuari. Oinguan, pendiente genkazen leku altu bi begiratzen hasi gara, eskalada artifizialan bittartez.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Panikua Trakamallen
09-VII-18: Urtza, Bikain, Gotzon, Oscar eta Oier.
Altzamenduko Urteurrena dalako, edo sei hille naroiazelako bertan sartu barik, atzera egin bihar izan dot Trakamalleko sarreran, bildurrak eraginda. Ez nintzan nere buruan jabe. Ordu larengo tartia izan bada be, liburua idatzi ahal izango neuke bertan sentidutakuan gaiñian.
Ur potzua pasau eta lehelengo sigi-sagan estu juan naiz, baiña ondo. Xelebria da: oiñ, hotzian, klaru dakat sarrerako estrukturia, baiña bertan razionaltasuna galdu egitten dot. Oskarri esan detsaten moduan: bere galderak ez nittuan aitzen, beste gauza bat nekan buruan. Eta ez dakitt zergaittik baiña buruan sartu jata horixe zala paso estuena, sarrerakua; eta pozik ibilli naiz, zelako ondo pasatzen neban, teknikia erabiltzen ez nekatzeko, Bikain nundik pasatzen ziharduan begiratzen... horman nahitta trabatzen nintzan, eroso, deskantsau ahal izateko. Halako baten baiña, bigarrengo deskantsillora allegau naiz: bummm, malluan kolpia buruan. Benetako estuasun fisikua hor hasten dala konturau naiz, eta estuasun mentala igotzen hasi da. Harmaillia ikusi dot, eta listua tragatzen nabil Bikain gaiñetik pasatzen ikustian, bidoi haundixa pasatzeko burruketan. Ni zain, ez dakitt zeren zain (¿bidoia ez ete da pasauko eta ez al dogu atzera urtengo?). Baiña ba doia aurrera Bikain, eta bere irudixa txikitzen dakat betaurrian. Metro batera dago, metro bira, hiru metrora. Hasieran nundik pasatzen diharduan dakust, baiña gero meandruak ezkerrera egittian bistaz galtzen hasi naiz: eta siñistueziñezkua egitten jata hortik pertsonia pasau leikianik be. Nere buruak baietz diño, baiña nere begixak ezetz. Lehelengotz saiatuko naiz: ba noia aurrera, baiña segiduan, maillara heldu baiño lehenago be, atzera egitten dot. Blokeauta nago. Lehengo lekuan, erdi etzinda eta horma biren artian apalankauta nago, fisikoki eroso baiña burua fundiduta. Burua zurixan dakatela, ez dakitt zenbat denpora pasau dan atzekuen arrastada hotsak entzutzen dittudazen arte. Gotzonen argixak zeozer egittera derrigortzen nau: ni hor ba nago, bera ezingo da pasau-eta.
Deskantsillo honetan dago buruari bueltia emoteko azken aukeria. Hortik aurrera, eta sei metro interminablietan zihar, burua harrapauta izatian sentsaziño terrorifiko hori sentiduko dot. Bigarrengo saiakeria: ba noia aurrera, baiña ez dakitt zer gertatzen dan, korputzak ez desta responditzen, guzurra dirudi hamendik hamaika bidar pasau naizela. Nere burua hain larrittuta ikustiak ondiok gehixago larritzen nau. Gotzonei aurretik pasatzeko eskatzen detsat, baiña honek galerixan atzera egittia eskatzen dau, lehelengo deskantsillora, pertsona bi kruzau leikezen azken gunia.
Oscar allegau da be. Bertan egoten gara tarte baten, nik pizkat deskantsatzeko. Baiña ni ez nago kantsauta, eta hori da bildur gehixen emoten destana: ez da fisikua, dardar hau guztiz mentala da. Guazen barriro: bestetan legez, Gotzon aurretik ikusitta hobeto jakingo dot ze alturatan dagon pasua. Oinguan maillara gehixago hurreratu naiz, baitta gaiñian ipiñi be, baiña barriro blokeau naiz. Nere buruak teorikoki zer egin bihar dan badakixan arren, hankak eta besuak izugarri torpe igartzen dittudaz, eta Gotzonek petatia pasatzeko eskatzen destanian be, ixa-ixa ez naiz kapaza. Oinguan Oscar atzian dakat be, edozertan laguntzeko prest. Nik jakin ba dakitt ez dagola arazorik, trabauta geratu ezkero be aurreko eta atzekuan laguntzaz askatuko nintzakela. Baiña ezinttasun haundixa dakat, ezinttasun mentala. Gotzon nere aginduen zain dago, petate bixak hartuta, aurrera juateko edo ez. Bere oiña arpegittik metro erdira dakat. Aurrera juateko diñotsat, berari jarraitzeko asmoz; baiña pixkat urrintzen danian, mailla gaiñetik mobitzeko kapaza ez naizela konturatu naiz. Gotzon pizkat aurreratu da, eta horrekin bistatik galtzen hasi naiz. Panikua. Ba noia kanpora; momentuan pentsau dot, taupada indartsu legez, eta ba dakitt onena dala. Bildur larregi dakat.
Oskarri be atzera egittia eskatu detsat, eta deskantsilluan aurreko hirurengandik agurtu naiz. Tamalez bateronbatek petate bi eruan biharko dittu, edo bestela kargia berrantolatu. Ni ba noia kanpora. Ez nago triste. Egixa esan, meandro hau sekula barriro pasau ezingo baneu be, oiñ arte bertan bizi izandakuan poza nagusitzen jata. Iñoiz, lortu neban nere bildur maximua gainditzia, eta ez baten bakarrik: bi, hiru, lau... noaki zenbat bidar ziharkatu izan dot nik Trakamall, nere “bestia negra” gaiñian zaldun ibillitta.
Kontauko dabe bestiak barruan zer bizi izan daben gaur. Ni hamen nago, kanpuan zain superfizieko erloju alperren ritmuan.
2009/07/12
Busturian eta Cantabrian
Asteburu honetan, talde bittan banatu gara:
- Batek, Busturiako PF-13 koban desobstrukziño lanak egin dittu. Bertako pausu estu eta bigurri bat pasau nahixan gabiz, eta bertako morfologia eta ekosistemia ahal danik gitxien aldatzeko bost ordu egon giñan, espatuliari emon eta emon.
- Bestiak, Cantabriako "La Gandara" kobako esploraziñuan jardun zeban CAF espeleologia taldeko kidiekin. Lan garrantzitsua, eze, esploraziñuak ritmo honetan segidu ezkeriok, ez da denpora asko pasauko "La Gandara" Espainiako kobarik luzena bihurtu arte.
GANDARAN (KANTABRIA)
Argazkia: CAF D'ALBERTVILLE (speleocaf73.canalblog.com)
2009/07/06
Markiña-Aulestia, Arratia, Busturia eta Kortezubiko kobetan
Argazkiak.org | PF-13 © cc-by-sa: ades
Udako eguzkixak beti emoten desku aktibidaderako gogua eta ekimenak
ugarixaguak izaten dira ADES espeleologia taldian:
- Astelehenian, prospekziñuan jardun dogu Bedartzandi mendixan
(Markiña-Aulestia), leza barri bat lokalizauta.
- Zapatuan, GAES espeleologia taldekuei laguntzen egon gara Itxinan
(Arratia), ITX-200 lezako esploraziño biharretan.
- Domekan, elkarlan hirukoitza: Agiri elkarteko arkeologuak eta ADES eta
GAES-eko espeleologuak. Goizian, PF-13 koban (Busturia) egon gara hango
arrastuen lagiñak hartzen eta Malloku errekako sifoiak urazpittik
pasatzen. Arratsaldian barriz, Santimamiñen egon gara (Kortezubi)
arkeologuei "brikolaje" biharretan laguntzen (indusketa-lurra babesteko
tarimia eraikitzen).
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa
dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52