

Alperdora. Hasteko, “sifoi orlegiraiñok” juan gara argazki batzu hartzeko. Benetan ikusgarri zeguan, garbi-garbi, eta uran mailla bajuak hobeto erakusten zeban barruko tunela. Erabagitta dago: merezi dau buzeo saiakera bat, botilla txikixakin bada be, eta gure “marinei” deikaria egingo detsegu. Gero, inkognitak kentzera juan gara: sifoi orlegittik bueltan, Gotzon atajo bat egin dau eta gorako ranpa batzu begiratu dittu. Gero, nik trepada “haxe” egin dot baiña artifizialian, eta ezebe. Azkenik, “infrañoko errekan” gorako potzuan sartu gara, baiña sifoi baten amaittuta hogei bat metrora. Horrenbestez, kanpora abixau gara, guztira bedratzi orduko ekittaldixa beteta.
Nere partetik oso egun produktibua izan da:
10-V-16: Txemon, Eva, Silvi, Ate, Bikain, Urtza, Oier
Mairuelegorretan egon gara, nere partetik aspaldiko gogo bat beteta. Gure eremuko esploraziño lanak ona izanda, ederra izaten da kanpoko haitzuluetara bisittan juatia; eta espeleologo indigenekin ba da, benetako plazerra. Hala gertatu da gaur GEA-ko lagunekin. Aurretik Ipiñan artikulua barriro irakorritta juan naiz; eta gelaz gela juan naiz Txemonen atzetik anekdotak entzutzen, izenak eta esploraziñuan detalliak galdetzen, argazki eta planuetako lekuak in situ ezagutu nahixan; Txemonek pazientzia haundiz erantzun destaz danak. Hala bisittau doguz Korridaplazia; Kapillen gelia; Sei Kaliak; Peña Grande, eta handik behera errekara (broma kuarteleroren bat jasota); Resbaladerua; Diabruan Potzua, eta diabrua bera; Elefantia.... Txemonek errekan beherako bidiak eta Museo del Pradoko sarreria be markau deskuz... Han ibilli eta gero, hirugarrengoz be irakorriko dot, bai, Pyrenaicako artikuluori. Eta ez da Mairuelegorretara juango naizen azken aldixa, hori ezetz.
Oharra: espeleobloc webgunian (Bartzelonako SIE eta Badalonako GEB taldiena) 1901ko lehelen esploraziño hartako azalpen txiki bat dago, Balbino Sobradok hartutako erretratuekin eta Luis Heinzek egindako krokisakin lagunduta.
Oharra: etxian negoziau eta gero, datorren astian plan bikotxa egingo dot nik (Oier). Zapatuan Zizurrera eta domekan Mairuelegorretara.