2011/08/30
Berriro Goikolean
2011/08/27
Okamikako Lezabizkarrian eta Omako Goikolean
2011-VIII-27: Gotzon, Unai, Simone, Antua, Petrus, Ritxar, Oier.
Gizaburuagan, Okamika auzuan.Talde bat (Gotzon, Unai eta Simone) Iturrizarreko kobara juango dira, ia gure subelandara portugesak desobstrukziño gune estua pasatzen daben. Eguardixan alde egitteko asmua zeken, informauko dabe kontizu.
Beste laurok Lezandipera juan gara, puntako desobstrukziñuan espatula-biharra egittera. Halan be, imponderable batzu dirala eta, ezin izan dogu misiñua burutu eta 40ko potzua jaitsi aurretik buelta egin bihar izan dogu. Bide batez esanda, uste nebana baiño askoz hobeto ibilli naiz koban zihar progresatzen, ez nago pentsatzen neban besain forma txarrian.
2011ko abuztuak 8 (Unai, Gotzon, Simone):
Azkenean Okamikako Iturri-kobatxoan ezin izan dugu ezer aurreratu, estua bait da eta desobstruitzeko zaila. Hori bai, estuleku ederrak dauzka kobak eta "batzuri" pilak ondo jarri dizkigu. Azken estuasun horretan (taladroarekin ibili ziren horretan), kuriosidade bezala, esan behar da kaltzita-siderita (burnia Fe2CO3) filoitxo bat dela (uste dut behintzat), harria gogorra baita eta kolore nabarrekoa.
Goikolea-ko koban (horrela esaten da ezta?) bloke ezegonkor tarte hartan, gehiago zulatu dugu, eta gela zabaldu. Baina ez dut aurrerantza (edo hobeto esanda eskuinerantza) gehiegi harririk kendu, neure buru gainean neukan harriaren euskarria izan ziteeken eta. Baina orain, gela zabalduta, eta harri azpi-alboan egin dudan zulo baten laguntzarekin, espatulakada eder bat eman daiteke ea harritzar hori erortzen den. Hori erortzen bada, bere goitik ahal izango da pasa agian, haizea GOITIK bait dator azken finean.
Horra, egun oso baterako joan behar da; jende, ekipo eta guzti, eta kiloka harri kendu, zeren eta kobak (ibaiak jandako originalak behintzat) argi dago derrunbe atzetik jarraitzen duela, haizea putzadaka baitago, eta aurreko gelak bezalako polita bada, mereziko du benetan!
Cast: En la pequeña surgencia de Okamika no hemos avanzado nada. Está estrecho y muy molesto de desobstruir. Como curiosidad, el paso justo anterior está abierto en un filoncillo de Calcita-Siderita (Fe2CO3), creo al menos.... En Goikolea hemos quitado más piedras, pero la desobstrucción, aunque posible aun, se ha vuelto peligrosa porque le estaba quitando el soporte del enorme bloque que tenia encima. Si le hacemos caer, igual se podrá pasar por encima de éste, porque la cueva sigue y sopla!
2011/08/13
Gabaron eta Zapolan
2011-VIII-13: Idoia, Ritxar, Antua, Oier.
Markinan, Gabaro inguruan ibilli gara. Aurreko egunian Antuak lokalizautako lezara juan gara lehelengo (GEV-en kataloguan agertzen dirazen erreferentzia bixak begiratuta, ez batan ez bestian deskribapenekin ez dau koinziditzen... Poto baten ertzian, gela bakarreko haitzulua da: 10 bat metrotako bertikala dator lehelengo (antxiñako alambre de espinua arriskutsu bihurtzen dabena) eta gero 7 bat metrotako ranpia, blokietan amaitzen dana. Konduktuak behera egitten dau argi eta garbi, eta tamaño majokua da gaiñera, baiña zihero tapauta dago antza, ezelako haize korrienterik ez da igartzen-eta.
Gero, nik gogoratzen neban Gabaroko lezian billa ibilli gara, baiña nere memorixia ez da oso fidagarrixa eta gidari indigena bat biharko dogu; beste hirurak juanda, ni neu Zapolarutz egin dot, oin dala lau bat urte Zapola B ametralladora-etxian billa nenbixala topautako poto-lezia ia lokalizatzen neban, baiña alperrik (Igotz basarripeko larre barreneko erromaria pasatzeko eskalatik aurrera egin dot); susmatzen dot goiko bidetik igual errezagua izango dala, eta neguan jakiña.
2011/08/10
Gantxo eta Iturritze I (topo)
Oier
Argazkiak.org | Gantxoko kobie © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Iturritze I © cc-by-sa: ades
2011/08/08
Atxurrako exkurtsiñoa
Atxurra kobara bisitaldia
Abuztuaren 8an hitzordua izan dugu ADES elkarteko kideekin. Eguna goibela eta euritsua esnatu da, baina hori ez da eragozpena izan kobako plana aldatzeko, “han barruan beti baita ateri edo euri: Tanta batzuk erortzen badira ere, kanpoko aldean dagoen euri jasa baina arinagoa izango da”. Hori ondo ulertu dute taldeko umeek.
Kobara sartu aurretik txikienen ikusmira eta irribarre nagusi izan da aurpegietan, Mikel eta Gotzon kaskoak banatzen ari diren unean. Gainera, kaskoak argi eta guzti datoz hornituta.
Kanpoan taldearen argazkia atera, eta bagoaz barrura, Atxurra kobazuloaren sabelera (Lekeitio). Behin barruan erraz egiten dugu aurrera, orain ez dagoelako urik, baina “neguan erreka bat dator bere ubide desberdinetatik”. Lehortuta dauden “piszinak” ikusi ditugu. Aurrera egin dugu, eta bihurguneetan emozioa piztu egiten da, gero eta barrurago baikoaz. Eta oso dibertigarria da ikustea taldeko txikiek zein ondo gainditzen dituzten estuguneak, gu makurtu, tolestu eta gerriko minaren beldur garen bitartean. “Aita, mendixen tripa barruen gauz, ezta?” galdetzen dute txikiak, haitzuloaren forma desberdinak miresten ari diren une berean. “Distira horreek zer dire, urregorrixe?”. Eta mundu berri bat deskubritzen doazen ahala, ez dira konturatzen zein sakon sartu diren “mendixen tripan”.
Artzek bere garaian atondu ei zituzten habiak ikusi eta gero -negualdia igarotzeko-, hamaiketako egin dugu indarrak berreskuratzeko. Eta itzulerari ekin diogu, koba orain beste aldetik ezagutuz. Argazkiak bezala, positibo eta negatiboak biak baitira interesgarriak gauza desberdinak behatzeko. Beste galeriaren bat ere ezagutu izan dugu, “hemen geruzapena begi bistan dagoelarik. Lurraren historia geologikoa liburu bailitzan agertzen da gure aurrean” diosku Gotzonek.
Eta azken katazuloak gainditu ondoren, sarrerako argiak dira, berriro ere, begibistan.
Bisitaldiko alde tristea izan da kobazulo honetan dauden ehunka pintada, hondamendi penagarriak eta zaborra nonahi. Hau da, gure kultura ezaren adierazpen esanguratsuak.
Alde polita, geure buruari egin diogun promesa 5 urte barru itzuliko garela esanaz, umeak nagusitxoagoak edo nerabek direnean, lurperatze ariketan aurrerago joateko. Eta datorren urtean, besteren batera, ADES taldeko kideen eskutik.
Kobatik irten, eta eguzkiak agurtu gaitu.
Xabi
Koba ederra ta esperientzi itzela. Goiz politte benetan!
Ez dogu hain errez ahaztuko, batez be umiek. Eta hori guztiori zor deutsegu Gotzon eta batez be, gure gida Mikeleri.
Eskerrik asko bixori eta ia datorren urtien danok barriro besteren baten elkartzen garen.
Hurrengorarte.
Pedri, Goizalde, Paule eta Peru
2011/08/06
Gantxo eta Iturritze
2011-VIII-6: Gotzon, Antua, Oier.
Aulestiako Goierri auzuan pasau dogu eguna.
Lehelengo, Gantxoko kobara juan gara (beste izenez Akaiturri, UB-11), aurreragokuan jaitsi barik geratutako potzua jaitsi eta dana topografiatzera. Uste genduana baiño desarrollo gehixago topau dogu, eta beherengo aldian korriente nabarmena zekan leihatilla batekin ilusiñua be ixotu jaku. Halan be, estuasuna fortzau eta gero metro gitxi egin doguz aurrera, eta gure harridurarako ez dogu topau korriente nabarmen hori justifikazen daben ezer. Ezkerraldeko sala haundixan honduan, ostera, direkziño berian doian beste leihatilla baten be topau dogu korrientia; eta hamen bai, lehelengo estuasuna pasauta bidia ikusten da baiña ezin da aurrera egin desobstrukziño bihar gogorra egin barik.
Oharra: Gantxon lehelengo metruetan Oizmendi telebistako kide bi izan doguz irudixak hartzen.
Honekin amaittu eta gero, Iturritze ingurura juan gara. Lehelengo, aparkaleku ondoko bide baztarreko leza txikira sartu gara, topografixan jasotzera (Iturritze I, UB-25). Hamen be korriente nabarmena topau dogu laminadore batetik urtetzen; lur asko kendu bihar da, baiña, handik segitzeko (desobstrukziño arrastuak be ikusi doguz, ADES-eko kideren batek noizbaitt hasittakua seguraski).
Gero, handik gorako artadixan zihar ibilli gara prospektazen, Gotzon eta Petrusek aspaldi lokalizautako leza bat lokalizau eta posizionatzeko; uste baiño gitxiago kostau jaku, eta hurrengo baten jaitsiko gara.
2011/08/02
Berritxu inguruan paseotxo bat
2011/08/01
Va por Ritxar
Sube el volumen; estate atento hasta el último golpe de la piedra y...calcula.
Si no vienes rápido, igual te vamos a Escoc...er la moral.