2011/12/21
29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak (Busturia)
Abenduaren 17 eta 18an 29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatu dira Busturian. Larunbatean hainbat hitzaldi eman dira Madariaga Dorretxean: goizean, Malloku Sistemaren "lurpeko laboratorioan" burutzen ari diren diziplinarteko ikerketak aurkeztu dira. Saioa irekia zenez, makinatxo bat ikusle eta kazetari izan ditugu gure artean.
David Diez, Gorka Zabala eta Javier Moreno: Jardunaldiak aurkeztu dituzte, Goikoetxeko baserritarrek izan duten paper garrantzitsua azalduta, baita Jagoteko Akordioaren nondik norakoak ere.
Javier Maeztu eta Gotzon Aranzabal: Malloku Sistemaren azalpen geologikoa egin dute, eta horren ostean ADES taldeak eramandako esplorazioen historia.
Josu Granja: azken urtean Goikoetxe haitzuloan egindako argazki-dokumentazio lana aurkeztu diaporama baten bitartez, kobaren topografian sektore bakoitzaren irudiak kokatuz.
Antonio Garcia eta Ricardo Gutierrez: sistema honetan egindako urpeko esplorazioen irudiak proiektatu dituzte, argazki eta bideoaren bitartez.
Jose Miguel Edeso eta Juan Carlos Lopez Quintana: "Registro paleoambiental" izeneko hitzaldian Goikoetxe koba osoan zehar aurki daitezkeen hondar metaketaren interpretazio bat proposatu dute, klimari buruzko datuak ateratzeko metodoak azalduta.
Carlos E. Prieto: Malloku Sisteman bizi diren izakiak aurkeztu dizkigu, bertan deskribatu diren espezie berri biak barne, denak bere fitxa, izen egoki eta argazkiez hornituta.
Arantza Aranburu Artano: geologiaren ikuspegitik, espeleotemen azalpena egin du, bertan hartutako estalagmita lagin biren ("Antua" eta "Moreno" izenekoak) azterketa eginda.
Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: Apraiz erreka sortzen duen sistema hidrologikoa aurkeztu dute, honek klimatologia aldetik duen eraginean sakonduta.
Arratsaldeko saioak berriz, bakarrik espeleologoei zuzendu dira. Bertan "espeleologoen" eta "zientifikoen" arteko muga edo inferioritate konplexua ezabatzen saiatu gara. Karreradunen eta autodidakten artean beharrezkoa den elkarlana errezteko, espezialistek klabe batzu eman dizkigute:
Juan Carlos López Quintana: "Ocupación y uso de las cuevas por el ser humano durante la Prehistoria" hitzaldiarekin, arkeologia lanen zehaztapenak eman dizkigu, esplorazioetan zehar hartu behar ditugun prekauzioak argitzen.
Pedro Castaños: "Ultimas aportaciones de la espeleología vasca a la paleontología del Cuaternario" hitzaldian zehar, 27 Jardunaldietan emandako bilana eguneratu du, azken hiru urteetan jasotako laginen eta haien ikerketen berri emanaz.
Joseba Rios eta Diego Garate: labar-artean espezialista diren lagun hauek pintura edo bestelako irudi rupestre posibleak detektatu eta salbatzeko pista interesgarriak eman dizkigute. Horretarako esperientzia biren eredua erabili dute: Askondoko haitzuloa (Mañaria) eta Etxeberriko karbea (Gamere-Zihiga).
Javier Moreno: Triano-Galdameseko karstean egindako ikerketa programa baten eredua erakutsi digu, behinola Burnia Espeleologia Elkarteak aurrera ateratakoa.
Maria Napal: "Analisis de sostenibilidad del recurso hidrico. Acuifero de Itxako (Barindano)" izeneko lana aurkeztu digu, Lizarrako Espeleologia Taldeak azken hileetan eramaten diharduena Lokiz mendizerran, Lizarrerrian uraren erabilpena hobetze aldera.
Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: haien lan eremuaren zehaztapenak azaldu dizkigute klimatika, hidrokimika eta trazadoreen erabilpenaz, nahi izan dugun beste galdera egiteko aukera emanaz. Abiapuntu ona EEE-k berriki gure esku ipini dituen estazio neurgailuen erabilpena sustatzeko.
Igandean, EEE-ko Asanblada Orokorra egin da -bertan hitz egindakoak aktan jasota geratu direlarik-. Horren ostean, neurketa hidrologikoa bat egitera joan gara, asteburuan ikasitakoa praktikara eramanez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
¿Ya vísteis mi escultura "PRISTIFORMO-pez sierra" en el hall de entrada sl Museo? ...con tanto oligoqueto suelto seguro que no os dísteis ni cuenta... http://www.blogseitb.com/rogeblasco/2011/12/06/joao-parrinha-surfista-y-escultor-robert-garay-dibujante-de-comic-arte-con-basuras-llegadas-del-mar/
Publicar un comentario