2012/10/29

Ondarre eta Elurre - Espeleosokorroa Aralarren

Part: 100 bat espeleologo eta koordinadore (periodikuaren arabera behintzat!)


Espeleologoak izan ginen asteburu hartan Aralarreko bazter polit horretara joaten, elur, Alerta Amarilla eta euri abisua egon arren, ausartu ginen zoro bakarrak. Felix Ugarte elkarteak organizatu zuen oraingoan, eta bere kobetako bat erakutsi zigun, Ondarreko leizea. Leize motza: destrepe bat, leku estu batzuk 50 bat metrotan, 15m inguruko 2 putzuz osaturiko barranko bat, eta behean gela haundi eder bat. Oraingoan, kamila elkarri pasatzen ibili beharrean, talde bakoitzak bere kamila atera behar izan zuen behetik gora. 

4 talde: Ades-ekooi behintzat tokatzen zaigunez, Gotzon eta 2 Zeberioak 2garrenean joan ginen, eta Oier (Ades-eko sufridore natoa) 4garrenean (azken, eta gauez eta elurretan).

Idoia eta Petrus ere han egon ziren, baina organizazio lanetan PCan. Bertako eguneko koordinazioaz aparte, ostegunetik hasita kobaren ekipazioan jardun zuten, PC guztia montatzen, GAESeko lokaletik espeleosokorroko materiala ekartzen, eta noski, amaitu zenean, berriro dena bere lekura bueltatzen.

Cast: Los espeleólogos fuimos los únicos zumbados que nos atrevimos a ir a ese bonito rincón de Aralar ese finde, a pesar de la Alerta Amarilla. Felix Ugarte Elkartea, los organizadores, nos enseñó una de sus cuevas, Ondarreko Leizea. Sima corta: un destrepe, una zona estrecha en 50m, un barranco de 2 pozos de 15m, y abajo una preciosa sala grande. Esta vez, en vez de pasarnos la camilla, cada grupo tuvo que sacar su camilla, desde abajo hasta arriba. 4 grupos: por lo que respecta a Ades, Gotzon y los 2 Zeberios fuimos en el 2, y Oier (el sufridor nato del Ades) fue en el 4 (ultimo, y de noche y nevando). Idoia y Petrus también estuvieron allí, pero en el PC en labores de organización. Aparte de ese día, desde el jueves estuvieron equipando la cueva, montando el PC, trayendo el material de socorro desde el local del GAES y claro, cuando todo esto acabó, volviendolo a recoger todo.





"Gatera estrecha? Dónde, no la he visto" esan zuen gure taldekideren batek. Ez zen Abitako Rio Loco, ez, ezta SI-44 interminablia ere. Baina Aralarrek bere sorpresak eman zizkigun. Lezandipe-ko TunelDelViento balitz bezala, gaterak sekulako haize putzada egiten zuen (nahiko genuke batzuk halakoa gure kobaren baten!) eta batek baino gehiagok freskura ederrak sentitu zituen kamilari bultzaka.


Sartueran eguraldiak ostarte batzuk eman zizkigun arren, gero euria hasi zen, eta errekaren nibelak gora egin zuen, eta koba barruan tantak gehiagotu egin ziren. Baina David-ek, gure koordinadoreak, ez zuen nahi eguraldiak reskatea gelditzerik.

Contra viento y marea.



PCan zeudenak bordan, mendiaren barrenetan zeudenak barruko sala handian goxo goxo (hori ezin da beti esan ere!), eta Puesto de Boca-n zeudenak ia izotzezko tenpano bihurtu ziren. Bitartean, Oidui-ko borda eta Enirio-ko zelaietan zebiltzaten espeleologo banakek, indikazioko zintei segika, Ruleta Rusa galanta jaso zuten, ostarteak, lainoa, euria, eta elurra!

Koba sarreran Jesukristoren Potxingada sortu zen.

Irten genuenean, sartu ginenean ikusi ez genituen "erreka aporteak" agertzen hasi ziren sarreratik hurbil.

"Pero si se está mejor dentro de la cueva!" entzuten zen batzutan jende artean.

PC borda batean jarrita zegoen, baina SOS Deiak-ekoek eta Euskal Espeleo Laguntzak ere karpa ederrak zituzten. Hala ere, ur filtrazio problemaren bat ere egon zen. Baina afaria beroa egon zen, eta "gozoa!". Zerbeza edateko, eta nahi duenarentzako Patxarana ere.

Kotxeak 20 bat minutu pistan behera joanda zeuden PC-tik, baina land-rober batzuek bizitza erraztu ziguten. Horrela egin behar omen zen, Aralar-eko Parke Naturalean gaude eta.

Han egon ginen beti bezala ADES, GAES, GEA, Burnia, Satorrak, Otxola, FUE (Felix Ugarte) eta seguru siglaren bat ere ahaztu zaidala!

Bigarren ekipoan, Gotzon Aranzabal kamilla barruan. Sala haundian gora bloke artetik porteatu genuenean lo plantak egiten zituen, suposatzen dugu denoi pixkat morala bajatzeko. Taldeko batzuoi beste "oztopo" batzuk jartzen ere ahalegindu zen. Baina atera genuen.

Gau hartan, ADESekook Ataun-go Aia auzoko Ping-Pong aretoaren lurrean lo egin genuen. Hurrengo egunean, esnatu, eta ping-pong-ean praktikatu genuen. Espeleologia amaitzen bazaigu ere badaezpada!

Gero kanteran ekipoak garbitu eta Beasainera jatera. Bazkalostean errepaso bat egin genuen, eta gai askorek irten zuen.

Linea telefonikoa gutxi erabiltzen zela, esate baterako, eta PCak ez zuela nahiko informazio jakiteko hor barruan zer pasatzen zen. Petate nahasteren bat ere egon zen, behar ez zen petateren bat barruan geratu baitzen, eta kontrapesuetan ere problemaren bat egon zen. Argi geratu zen ere, Petzl-ek asmatu duen kamila berria ez dagoela seguridade araberan behar bezala eginda.

David-en hitzetan datorren urtean espeleosokorrorik ez omen da egingo, EspeleoSokorroKurtsiloak baino. Hor gauden askorek behar dugun maila teknikoa hartu arte behintzat.

Aralarreko zelaiak zuri eta eder utzi genituen berriro. Ondarreko leizeak ere bakea eta iluntasuna berreskuratu du, egun baterako Bilboko Metroa izan eta gero.

Orain buelta gure koba estu baina epeletara berriro. Sufritu ere egiten dugu baina kariñoa ere hartu diegu azkenean, gure Potxingoak dira eta...

(Oier)

2012-X-27 eta 28: EEL Simulakro Orokorra (Ondarreko Zuloa, Aralar)
ADES-etik Petrus, Idoia, Gotzon, Unai, Josu eta Oier. Jeneralian ondo juan da; egualdixa, txarrago ezin; hori dala eta, simulakro gunia egokittu egin izan bihar da (errekako tramuak ezin izan doguz ikutu) eta kanpuan dendakanpañia ipiñi ordez, lanroberretan Ataunera lotara jaitsi gaittue (Aia auzoko ludotekia).

Petrus eta Idoia logistikan arittu dira, betiko lez. Gotzon, Unai eta Josu bigarren taldian jardun dabe, eta informauko dabe edo.
Ni neu laugarren taldian ibilli naiz, eta ohitturiari jarraittuta azkenak sartu gara (21.00ak inguruan). Zorixonez aterriune batian egin dogu Oiduiko Puesto de Controletik Puesto de Bocarako 20 minutuak, eta Ondarreko Zulora erropa sikuekin allegau gara behintzat –gauza haundixa-. Hortik aurrera gela haundiko barreneraiñok juan gara. Kamillia Joxe Takomanok eta nik neuk jaitsi dogu, katazuluen sektoretik pasatzia majo kostauta; harri solte asko zeguan (blokietan nahiz potzu kabezeretan) eta honek arazoren bat emon dau, batez be heriduan segurtasunerako. Bittor Abendaño, Javi Cuadrado eta Arturo Hermoso de Mendozan aginduetara (Satorrak eta GEA) kamillia 23.00ak aldian mobitzen hasi gara. Aukeria izan doten guztietan telefonoz PB-akin komunikau naiz gure progresiñuan barri emoteko. Une baten lagun biren artian kamillian porteua nere stopakin asegurau dogu goittik, oiñ arte eiñ barik nekan maniobria. Gero gelako tramo gehixena polifreno batek lagunduta igo dogu (Abel Takomanok goittik manipulauta). Talde ugarixa genduan, 16 lagun, pasakamilletako ondo. Atzetik Arturo eta Jose valentziarra etorri dira telefono harixa desmontatzen. Potzuak gainditzeko kontrapeso katiatu bi instalatzen ziharduela batzuk aurrera egin dogu, katazuluetako pasua prestatzeko. Transiziñoko puntuan ordubete inguru zain egotia tokau jaku, egoera eskasian: katazuluan behera haize oso hotzeko korriente fuertia genkan batetik, eta gaiñian tantan-jarixo ugarixa bestetik; batzuk hotzari aurre egitteko arazuak izan dittuez (nik ez, karburuan bentajak). Kamillia allegau danian, lau bat lagunen artian jardun dogu tira eta bultza; eta nik uste nebana baiño errezago pasau doguz estuasunak eta bigurrixak –heridua Alicia Otxola izatiak asko lagundu dau-. Hortik aurrera pasakamillas saiua etorri da barriro, bloke artian; eta azkeneko lokatz ugariko tramua gatxa baiño inkomoduagua izan da. Kamillia aurretik zoiala atzetik urten dot nik, eta sorpresia: edurra ugari, goittik behera eta Aralar guztia zuritzen, 5 bat zmtako kapan. PB-an izena emon, eta zingan urten dot Oidui aldera 4.00ak aldian. Harutzko bidian atertu egin dau gaiñera, eta talo itxurako iratargi ederrak argittu desta bidia. Aurretik eta atzetik zetozen lagunen argixak urriñian, ixa-ixa ez zan frontalik bihar bidia ikusteko. Cruz Rojakuenian erropaz aldatu, Bonberuenian afaldu, eta Kokolok Ataunera jaitsi gaittu. 6.00ak aldian lotan sartu naiz.

2012/10/25

ProspektaTxapelketa!

Part: Ritxar, Antua, Unai eta Josu.

Iluntzarreko Leize-ko "Sala 500" ikusgarrian han utzi dugu eskalada, erdi eginda. Gela erraldoiaren tetxuan, tubo bertikal eder bat, frontalen argien indarretatik aldendu arte igotzen dena. Zuloak handi beti Iluntzarren. Eskaladak ez du esperantza handirik, baina amaitu egin beharko da, leizea egin duen arrakala bertikal erraldoian bentanatxo bat topatu nahian, beste sektoreren batera pasatzeko.

Sartueran euria zegoen, baina irteeran giro ederra. Zeru urdina hodeiz nahastua, eta bista ederra Iluntzarren zelaietatik. Kobatik urtenda eta burua berotuta, ahuntzak bezala zelaian zehar hasi gara zulo bila. ProspektaTxapelketa!

"E! Yo he encontrado una!", "la mia tiene mejor pinta que la tuya", "si, tu has encontrado esa pero porque yo te he dicho que mires ahí", "yo veo hierba moviéndose del aire!", "Unai ha dicho que no tiene nada pero yo no me fio...", ...

No comment.

Superman bagina bezala, harrian zehar nahiko genuke ikusi, gure hankazpian Lezateraino doan erreka sistema desiratura nola sartu daitekeen jakin nahian. 

Txapelketaren emaitzak: 2 leiza kolmatatu 5-10m ingurukoak, eta ardiak euritik babesteko arpe bat. Txarrago ere izan zitekeen.

Petateren bat ere "bota" da zulo baten behera. Erreskatatu dugu.

Hurrengoan Iluntzar leizeko hondoeneraino Magia egitera.



Cast: la escalada de la sala 500 ahí ha quedado, medio hecha en en enorme hueco. Los agujeros, siempre grandes en Iluntzar. La escalada no tiene muchas esperanzas, pero habrá que acabarla, para intentar ver una posible ventana que nos deje pasar a otro sector. Al salir, hemos hecho una ProspektaTxapelketa, un campeonato que ha resultado en 2 simas colmatadas de 5-10m y un abrigo de lluvia para ovejas. Podría ser peor...

2012/10/20

Abita berriro ezagutzen

Part: Idoia, Amaia, Marta, Unai, Antua, Ritxar, Silvi, Iñaki, Gotzon eta Josu
Orain dela hilabete bat inguru Abitara egindako sarrerek erabat asetu ginduten. Ostiralean Abita izena berriro entzun nuenean, zuzenean Rio Loco eta inframunduko potxingoetaz akordatu nintzen.

Baina ez! Oraingoan, ADES, benetako Abitara sartzeko asmoarekin joan da, eta honen bukaeran dagoen obstrukziaren inguruko dudak argitzera.

Tartean, gurekin ibiltzen ez den jende berria etorri da, horregatik gaurko sarrerak turismo kutsu bat ere izan du. Benetan koba zoragarria. Esanguratsuenak agian ADES, Casterets eta Negarren gelak dira, hala ere, espeleotema ugari inguru guztietan, eskalada zatiak, estuazunak… danetik duen kobazuloa!

Esan bezala, talde osoa Abitako azken gelara arte sartu da. Gela horretan izan dugun elkarrizketaren transkripzioa jartzen dizuet jarraian:

G.A.: Bueno, de aquí en adelante a 15 minutos está la obstrucción, en un caos de bloques. Aunque no me acuerdo exactamente como era.

U. & M.: ¿Es como para que vayamos nosotros?

G.A.:  Es una miseria, por el río…

Klaro! Ezin da egon Abitara sarrera bat potxingoan sartu gabe! Bestela bere nortasuna galduko luke.

Taldea bitan banatu da, 5 pertsona fondora joan da obstrukzioa zabaltzera. Eta besteak bien bitartean, gela horretan bertan geratu dira zain.

Desobstrukzioa oso motza izan da. Pare bat magia kolpe eta gero, pasa eta berriro itxi egin da berehala: "Impenetrable".

1h 45min-ren ondoren, berriro bildu, zerbait jan eta argazki saiakera batzuk egin ditugu. Gotzonek argi esan du argazkiak ateratzera bueltatu behar garela, eta ni bat nator berekin. Ez genuen tripoderik eta nahiko flash argazkiak era egokian ateratzeko.

Behin kanpoan, Abita eta Urgitxi?, Urgitxi eta Abita?… bi horien artea dago seguru, ADES-eko kobazulorik ederrena. Bozka bat egin behar izango bagenu, enpatea seguru! 

Gure gonbidatuei beintzat asko gustatu zaie. Eta guri ere!

Espero laister bueltatzea.


2012/10/13

27 urte eta gero, berriro 500-Gelan. Iluntzar Leizean


Part.: Gotzon, Iñaki, Idoia, Oier, Ritxar eta Josu

27 urte eta gero, ADES, "Sala 500" edo 500-Gelara bueltatu da. 

Gure artean, aspaldian horrebestetan aipatu dugun leizea bisitatu dugu gaurkoan. Goiz argitsu batekin batera, Ilurtzarreko gailurrerantz abiatu gara materiale guztia lepoan hartuta. Batzuk gehiago kostata eta beste batzuk errezago, ordu beteren inguruan Iluntzar-go Leizeko sarrera heldu gara.

1985ean egon zen ADES azkenengo aldiz egon zen 500-Gelan. Momentu hartan, bertan behera geratu zen esplorazioa gela honek ez baitzuen erakusten jarraipenik.

Gaur, egi hori baieztatzera sartu gara. Eta bien bitartean, ekipazioa berrikustera.

Kobazulo erreza eta motza izan da, zuzen zuzen mendian barrena sartzen den horietakoa. Gatera txiki bat, aldaparen bat, pasamanos bat, 40m-ko putzu bat, beste pasamanos bat eta 20m-ko beste putzu bat eta azkenik gure helburura. 500-Gela. Ikaragarria.





Miaketa azkar baten ondoren argi geratu da gela honek ez duela jarraipenik. Bloke kaos ikaragarri batek nabarmen blokeatzen du leizearen jarraipena sakonunerantz. Lezaterantz agian? Lehen esploratzaileek, beraien artean Santi, hori uste izan zuten beintzat. Momentuz 500-Gelaren alde baten aurkitzen den tximini ikaragarri bat eskalatzekota geratu gara. Badira pare bat zulo begiratu beharrekoak, bata 20-25 metrotara eta bestea gorago. Jarraitzeko aukerarik baldin badago, hortik izan beharko da.

Ekipatuta utzi dugu, eta beraz, aste gutxi-ren buruan bueltatuko gara. Argazkiak atera, eskalada egin eta 500-Gela-ren ondoan aurkitzen den beste 60m-ko putzu bat begiratzera. 3 helburu, 3 talde.

***

2012-X-13: Idoia, Gotzon, Ritxar, Josu, Iñaki, Oier.

Illuntzarko lezara, “500” gelia ikustera, eskaladia prestatzeko.

Gutako gehixenok ez genduan ezagutzen gela famosuhau; izan be, 1985an deskubridu zanetik iñor ez da bertara bueltau (2008an egindako osteretan leza barrenera jo genduan, eta ez zeskuan denporarik emon). Gela ikusgarrixa, oso ikusgarrixa: potzuak besain espektakularra (eta hori asko esatia da). Eskalada-lekua identifikau dogu –leku oso ederrian hau be- eta hurrengorako talde bi sartuko gara: bat eskalatzera, bestia apropos argazkixak etaratzera (gaur batzu etara doguz, baiña leziak full-time saio bat merezi dabela erabagi dogu).

Tontorretik bueltan gentozela, paisajiakin lilluratuta (egun ederra egin desku), Gotzon eskuma-ezker lezak seiñalatzen jardun dau, asko esplorau barik dagozenak. Eskualde honetan egitteka dagon bihar guztiakin pizkat etsitta sentitzen da bat, baiña honek ba daka bere alderdi ona be: jubilau arte jarduteko aiña entretenimendu ba dakagu behintzat...

Hórretako bat –bide baztarrian bertan- I3 siglekin markauta zeguala ikusi dogu (ADES lehelengo epokakua); eta Gotzonek esan dabenez, katalogotik despistautako leza bat dirudi. Artxibuan kontuan hartu biharrekua beraz. Ni sartu naiz eta txikixa da: meandro hasiera bat, derrubio aldapa batek 5 bat metroko sakoneran blokeatzen dabena; zabor sakuak eta osamentak barruan.

2012/10/07

Bi irteera Txakarren

Part. Zapatua: Antua eta Ritxar
Part. Domeka: Antua eta Josu

Pasadan astean Lekubason esploratzen ibili eta gero, asteburu honetan Lekubaso eta Zeberio artean aurkitzen den ingurura hurbildu gara, Txakarra edo Txakarre-ko basoetara hain zuzen ere.

Larunbatean, Ritxar eta Antuak 4 kobazulo ikuskatu zituzten. Horietatik bik jarraipen nabaria zutelarik. Lehenegoa, ur-zulo bat, nahiko metro sakondu eta gero, gatera batean bukatzen da kobazuloa. Bigarrena ordea, beste ur-zulo bat, -40m ingurura heltzen da, 20 bat metroko putzu ikusgarri baten bitartez. Antuak eta Ritxarrek esplorazioa bertan behera utzi behar izan zuten, eztuasun bat eta gero, beste putzu bat aurkitu baitzuten, eta sokarik ez!!

Horregatik, gaur igandea, Antua eta Josu berriro joan gara Txakarrera, atzokoan bertan behera utzitakoa jarraitzera. Bigarren putzua ekipatu, eta beste 10-12m inguru inguru jeitsi gara. Berriro beste estuazun bat, eta beste bat, eta beste bat estuagoa. Azkenean harri-koskorrez betetako 3-4m-ko gatera batean bukatu da koba. Haizea nabari da ordea (sartzen!!), eta beraz interesgarria izango litzateke, besterik edukiezean, gatera zabaltzera joatea.

Bueltan gindoazela, Txakarreko ingurune hartan oso ezaguna den arpe batetara hurbildu gara, eta bertatik 10m-tara, beste leze bat aurkitu dugu. Progresio gutxi eta hau ere erdi gatera batean bukatu dena.

Argi geratu da behintzat, kobazulo hauetan garai batean urak mugitutako sedimentu ugari aurkituko dugula. Gutxienez, azkenaldian hain ugaria izan den lokatzik ez dugu :-).

2012/10/02

Ez bat, ez bi, ezta hiru..... zazpi Koba Zeberion!!

Part.: Antua, Leire, Iñaki, Ritxar eta Josu

Eguneko asmoak garbiak izan dira gaur goizean Kortederran bildu garenean... Goiz pasa Zeberio gañeko karsteko hainbat zulo begiratzea. Jakin gabe zer aurkituko, laurok Antuari jarraika abiatu gara mendian gora. Antuak mendiak aurkitutako hainbat "sumidero" begiratzera joan gara.

Lehenengo eta azkenengo kobak izan dira batipat esanguratsuenak.

Lehengo koba, larrez eta bestelako landareez inguratutako sumidero sakon bat izan da. Hasiera batean soka jarri dugu pentsatzen sarrera putzu bat ere egongo zela. Baina azkenean sokaz lagunduta erraz jeitsi zitekeen malda bat besterik ez zan. Behin koba barruan, lurrean urak urteetan zehar arrastatutako harri, lokatz eta hezur asko. Morfologia aldetik 5-15 metro inguruko altuera zuen arrakala bertikala. Baina 15minuturen buruan, pasa ezin zitekeelarik, kobazuloa bukatu zaigu. Altuera gehiago hartuz ahalegindu gara obstrukzioa pasatzen. Baina ez da egon aukerarik, eta beraz kontu handiz eta harririk bota gabe kanpora irten dugu.

Jarraian hainbat surgentzia, guztira lau, begiratzen haritu gara, baina emaitz argirik gabe.

Azkenin, Javi eta Josu aurretiaz joandako koba batzuk bilatzera joan gara. Eta baita bilatu ere!! Eguneko azkenengo sarrera, arpe handiko kobazulo bat izan da. Sarrerako gela zabala eta nahiko altua izan arren, 10minuturen buruan laister geratu gara jarraitzeko aukerarik gabe. Leire ordea, oso fin ibili da, eta 5 metro inguruko putzu bat aurkitu dut kobazuloaren sarreran bertan!! Ekipatu (nahiko denbora pasa eta gero), jeitsi, arrakala estu batean sartu, eta betikoa... galeria argi bat ikusten da obstrukzioaren bestaldean!!! Eta nahiko eko esanguratsua egiten du... eta noski, zintzela eta mailua kotxean... no comment.

Eguneko sorpresa obstrukzioan bertan izan da, aurretik esploratzen ibilitako jendearen seinaleak aurkitu baititugu (aber zer esan ote nahi duen GUM-ek). Hala ere, ez ziren gai izan eztuasuna pasatzeko :-).

Kobazulo azken honetara bueltatu beharra dago, aize askorik ez, baina bai eko handia... badugu beste igande goiz baterako plana.