2020/06/27

Bolunzulo, topo akuatikoa


200627: Martin I, Gotzon, Xabi, Antua, Oier.

Bolunzulo, errebisiño topografikuakin jarraitzera. Gotzonek esaten dabenari beruana kendu behar izaten jako, baiña azkenian arrazoia izango dau eta Bolunzulo gure zonako kuebarik luzena izango da; Ibarrolan lanaren emaitzak argittuko desku. Gaur mailla aktibuan ibilli gara, fresko-fresko, talde bittan banatuta: aurreko bixak urjauzixak, potzuak etabar instalatzen, eta atzeko hirurak topografian. Igual eguneko aurkikuntza onena beheko sifoi biren bat egittia izan da (fisikoki), Toboganan igo-jaiste guztia ekiditzeko balixo dabena... apnea txiki baten prezio merkian.

Neuri "txartel eustaille" tokau jata, beraz denpora nahikua eta sobran izan dot kokoren bat harrapatzeko (gitxi, eze, gaur rolexetara nindoianez, antiajorik-eta ez dot ekarri). Jardunaldi politta izan da: atzekuok ixa zazpi ordu egin doguz azkenian, eta geldirik gitxi. Banekan egur pixkat hartzeko gogua! (ez da "garai heroikuetakuak" beste, baiña... ni neu be ez naiz lehengua!).

Bio lagiñak: 3-4 masma txiki (klase bikuak, barrena), Lithobius 1, pseudosinella tipokoren bat igual (dozenaka ikusi dittudaz, baiña harrapatzeko gatx! ez nago seguro potian sartu dirazen).

2020/06/21

Ereñozarre


200621: Antua, Xabi, Gotzon, Maite, Oier.

Plan lasaixa Ereñozarren. Lehelengo, XXXXXra, solstiziuakin eguzkixak sarrerako xxx grabauakin egitten daben argi-jokua baieztatzera. Xabik aurreikusittako moduan, izpixak 11:00etan jo detsa. Hortik aurrerako interpretaziñora... ni ez naiz allegatzen. Doctores tiene la iglesia... ;-)

Gero, E-086 Sarrikolezara, oin dala 15 urte inguru Antuak lagatako puntua errebisatzera. Artian espeleologo hasibarrixa, gaur esperientzia haundiduna, baiña bere ondorixua ez da oso desbardiña izan: bigarren estuasuna pasau dabenian (nik lehelengua bakarrik pasau dot), lurrez betetako zoru baten amaittu diraz Frantsesen Laku alderutz progresatzeko bidiak. Erdi alturan haize korriente minimo bat somatu dogu (1/10 Beaufort-Etxebarria); baiña desob lanei ekitteko hori baiño gehitxuago beharko geunke.

Bio aldetik, azken leza honetan saguzar bat ikusi dogu (ez desta astirik emon espeziea zehazteko). Eta jasotako lagiñak: Elona 1, Oxychillus 2, masma ertain 2, Zospeum 2, marraskillo biribil txiki 1, Meta 1, 4 txindurri hori.



Oharrak:
  • Oskar E, zuk eskatutako moduan, Santa Luzian ontzi bat laga dot (alkohol potiak eta pintza bat). Lagiñak jasotzen dittuanak, ez ahaztu mesedez nun hartu dirazen apuntatzia (kuebian izena, koordenadak eta fetxia; onena, "papel de horno" zati baten harkatzez idatzitta, potian barruan bertan).
  • Martin I, argitalpen bat eruan dot Gurutze Gorriko artxiborako: "Boletín del Museo de la Espeleologia", lehenengo 20 zenbakixak.
  • Mariano, aldizkari horrekin batera, Expé materialan faktura potolo bat, ADES-en izenian, kontabilidaderako.

2020/06/14

Bolunzulo

 
200613: Oskar E, Oskar F, Oscar Edelweiss, Tito, Gotzon, Martin I, Oier.
 
E-16 Bolunzulo. Helburuak: topo barrixa hastia, bide akuatikua instalatzia. 
 
Azken aurkikuntzen ostian (LL taldearenak, batez be), zulo enblematiko honen topografixia berregitteko premiñia zeguan; eta Martin I- diziplina horretan hasteko asmua dakanez, bertan hastia erabagi dau (ez dozu leku makala aukeratu!). Lehelengo prozedurak erakutsitta, eta aholkuak emonda, beharrari gogoz ekin detsa; gaurkuan lehelengo zatiko sektore fosilletan jardun dau, eta bere zirriborruei begira, emaitzia ona izango dalakuan nago. Berakin ibilli gara Oskar E, Gotzon eta ni, gure gauzetan (zulo eta txoko guztiak errebisatzen, eta kokotan). Oskar, danari emonda, koko-biltzaille aparta dala be erakutsi desku: ikusiko dogu zenbat irauten daben troglo-ehiztarixen mikromundu lilluragarri honetan.

Beheian, barriz, beste Oskar bixak eta Tito ibilli dira, eta kontau dabenez lehelengo galerixako amaieraraiñok allegau diraz, enkargautako behar hori ondo beteta. Ostean, Martinen gurasueneko atarixan tarte gozo bat pasau dogu, hirugihar barrita energetikuak, polboroiak eta zerbezak hartuta. Hau menu alternatibua ez bada, zer?

Bio lagiñak 3 potetan jaso doguz:
1. Gyas 1, Ischyropsalis 1, masma minuskulu 1
2. Masma txiki zuri 1 (Etxebarriae), 5-6 Zospeum vasconicum. Ustez Oxychillus formako marraskillu minuskulo bi be sartu dittudaz (Aldasoroi) baiña gero potian billa ez dittudaz topau.
3. 4 bat Trichoniscoides, 3 masma txiki marroi, 2 Quaestus noltei, txitxara fin 1.