2020/09/27

Ziortza-Bolibar, lehen kontaktua

Astarloko Atxak Gorriagatik ikusitta; eta Muniozguren, Astarloa, Axpe Goiko eta Axpe Beheko basarrixak
.

200927: Oier.

Ziortza-Bolibarko karst txikixakin (nik) izandako lehen kontaktu honetan, kueba aurkikuntzak nere prospektore-sena eta abillezixan parekuak izan diraz: zero. Baiña, halan be, ibillaldixak zona honen potentzialaz jabetzeko, eta kokatzeko balixo izan desta. Leku politta da gaiñera, umiekin etortzeko modukua, eta behiñ baiño gehixagotan bueltau beharko danez, pasiuak eta prospekziñua uztartu ahal izango dogu.

Inguru honetan GEV-en katalogoko sei erreferentzia dakaguz, hiru mendi tontorretan: Garinduaga (1), Astarloko Atxak (4) eta Gorriaga (1). Hasierako plana hauxe zan: Longarte errekan gora juatia, Axpe eta Longatik zihar, eta jentiakin berba egittia, ea "Gorrixa" mendiko "VI-300 Amotoko Señoran lezian" barri emoten zesten; behiñ hori lokalizauta, Astarlo-Muniozguren aldera juango nintzan, hango laurak katalogatzera; eta azkenik, "Gaindu"tik pasau, hango lezia topau ostian, Ziortzatik zihar "Gollibar"rera bueltatzeko. Gero, ikasi barriko QGIS flamante horretan sartzia... Ba... braetia!! Betiko legez, optimistegi ibilli naiz.

Banekixan Axpekuak informatzaille onak zirala (xxxx pazientiak esanda), beraz han eurekin berbetan nahikua entretenidu naiz. Axpe Behekuan, anai gaztiakin egon naiz, eta Amotoko Señoran lezian barri zehatza emon desta: Gorriagako tontorretik "harutz" dagola (ipar-ekialderutz beraz), baiña Axpe Goiko bere anaiak hobeto esango destala. Gorutz egin dot ba, eta Axpe Goikuan bere anaiak (xxx) gauza beretsua esan desta; tontorretik hurre dagola; bera oin dala urte asko egon zala bertan, eta azeri-kumiak topau zittuala; allegatzeko leku gatxian dagola, eta "kaskua eruateko" gomendatu desta. Baitta beste dato xelebre bat emon be: Gorriagako tontorretik "honutz" (hego-mendebalderutz beraz) dagon txaran, sakonune bat zeguala (ez daki kuebia zan edo ez), baiña oin dala urte batzuk luperixa haundixa egon zala zona horretan (etxetik entzun zeben) eta ez dakixala estalitta ez ete dan egongo. Esan desta, baita be, (...)

Hau guzti hau jakinda, noski, lehelengo objetibua Amotoko Señoriana topatzia izan da, eta gero gerokuak. Kontua da, goize osua Gorriagan emon dotela, beste iñora juateko astirik barik. Lehelengo tontorrera egin dot, Longatik zihar (basarrixetan ez dot iñor ikusi, galdetzeko). Behin hantxe, egittura geologikua oso deigarrixa egin jata: HM aldetik aldapa lauak (estrato buzatuen kontrahormen gaiñeko lurra), eta IE aldetik eskarpe maillakatuak (estrato buzatuen ertzak). Beste barik, eskarpe maillakatuak banan-banan begiratzen hasi naiz, goittik behera, baiña... txaria eta sasixa ugari (elorrixa, gaiñera; bastoi kolpia baiño gehixago behar da han sartzeko). Esandako moduan, goiz osua juan jata han bueltaka, baiña laburbilduta: estrato puntadun eskarpe gune osuari bueltia emon detsat, eta mailla gehixenak begiratu be egin dittudaz; baiña beherengo kanalian, haundixenian, sartzeko modurik ez dot topau. Esango neuke hantxe egon behar dala zulo hori, eta seguraski estratuen fabore egindako arrakalaren bat izango dala (aterpe ikusgarri bat be topau dot, estrato extraplomau baten barruan). Halan jo deste 13:30ak, eta erretiradia egittia pentsau dot. Halan, Astarloraiñok juan naiz, Muniozgurenera igo barik, eta Atxen barrenetik (euren egittura geologikuari erreparauta, tontor bakotxa material diferentekua da, eta GEV-en kataloguan deskribapenaren arabera, lezak kontaktuan egongo diraz) Estanabieta - Munioa -Errotaldetik jaitsi naiz Bolibarreraiñok, hurrenguan bueltatzeko gogoz.

Gorriaga

Deigarrixena, beraz (neuri, geologiaz hain gitxi dakittenari) zona honen egittura geologikua egin jata: estratuak ixa bertikalak diraz, Urko mendixan trazia hartu detsat. Kontrahorma natural modukuak osatzen dittuez, halako "ontzi" moduko batzuk eginda; hor, lurrez betetako zonak, eta eskarpe zorrotzak txandakatzen dira. Barrenian, haranetan zihar, harri iragazgaitza da nagusi eta ur guztia kanpotik doiala dirudi, estratuok markautako ubidietan. Gaur ikusittako tontor bixetan, ostera ostera, kareharrizko moltzo isolatuak dagoz. Ze potentziatakuak? Ez dakitt, baiña dakaguzen erreferentziak ikusitta ez dirudi oso haundixa izango dirazenik.

Astarloa (ezk) eta Gorriaga (esk), 1956-57ko hegaldi amerikarrian


Oharrak:

  • QGISen begiratuta, 1956ko hegaldi amerikarraren ortofotuan askoz be hobeto bereizten dira Astarloko eta Gorriagako egittura geologikuak, Lidar ikuspegixan eta 2019ko ortofotuan baiño.
  • Gorriaga politikoki Mallabiko lurretan dago; baiña ondiok ez dago argi hidrologikoki (guri interesatzen jakuna) Artibai ibarraren zorduna izango dan, edo Ego ibarrarena.

Bide batez esanda: gaurkua ibilbide bakartixa izan bada be (gustoko dittudaz, ibilbide bakartixak!) bestiekin kontaktuan be izan naiz, whatsapp bidez: Aurtenetxera zoiazen, taldeko beterano batzuei erakustera (...)

2020/09/21

Hacia el GIS



  200920: Javi, Gotzon, Antua, Xabi, Petrus, Oier.

"Hacia el GIS" ikastaroa. Javi Morenok proposatutako eta gidatutako jardunaldi ernagarri honetan topografia, mapak eta geoposizio sistema kontuetan eguneratu gara, ADES-eko kideen lana norabide berean sintonizatzeko, eta espeleologia arloan erabiltzen diren sistemekin homologazioa bilatzeko.

Niretako behintzat, oso argigarria izan da. Kontuan hartuta estuasunetan sartzeko gero eta arazo gehiago ditudala, uste dut lurrazaleko geoposizio kontuetan sakontzen hasteko une egokia dela. Arlo praktikoa nagusi izan bada ere (diapositiba horiek bidaltzea ez ahaztu, Javi!) zenbait gauza ere paperean apuntatu ditut, nolabait hobeto harrapatu nahian edo. Horien artean nabarmentzeko modukoak, esportazio formatoak:

    Vtopo > shp > QGIS;

    Vtopo > plt > beste topo sistemak;

    Vtopo > dxf > Xsara

Baina betikoa: paperezko apunteetakoa ondo dago, eta gaur ikusi eta erabilitakoa ere bai; baina garunean ondo sartzeko... erabili, erabili eta erabili! Eskerrikasko Javi.


 

2020/09/13

Txakarre

 


200912: Javi, Antua, Oier.

Txakarre (Zeberio). Javiren begiko karst txiki honekin "amaitzeko" asmoz etorri gara, baina eguna esploraziotzar pendiente bat lagata amaitu dugu.

Ni neu, lehelengotz nentorrenez, "eskutik eramanda" bezala aritu naiz, zulorik zulo, topografian ari ziren besteen atzetik nire koko-poteak beteaz (zonari interes berezikoa iritzita, inguruko karstekin lotura fisikorik ez omen duelako). Ulertu dudanez, bertan ezagutzen ditugun zulo guztiak pasa ditugu gaur, banan-banan. Asmoa topoak egitea zen, argazkiak egitea... katalogo lana amaitzea, azken finean, gero bilana egin ahal izateko; eta horrekin batera, bistan da, Zeberioko gure informatzaileak egindakoaz informatzeko -eta bide batez toponimia kontuak pixka bat zehazteko-.

Lehenengo, TXA-10 zulora joan gara (...). 20 bat metroko ranpa-hobi bat, sokatxo batekin erraz jaisteko modura; zabor asko (ganaduak, artilea...), salatxo ikusgarri bat eta lokatzez blokeatutako hobi terminal bat. Jasotako bio laginak: 3 Lithobius, 3 armiarma txiki, 3 krustazeo arrosa, 1 Lithobius bezalakoa, baina txikia eta zuria, 2 Pseudosinella tipokoak, 2 Oxychillus, Meta.

Gero, une batez beste zulo batera hurreratu gara, laginketa-gailu bat (...) jasotzera; baina tamalez kandaduaren giltza ahaztu dugu, eta ezin izan dugu jaso. Halere, niri oso didaktikoa egin zait bidaitxoa, karst honen erditik igarotzen den ezohiko errekastoaren ibilbideari (antiklinal batean??) jarraika, eta kareharri-geruzaren potentzia ikusita, punta batetik besteraino. Azkonar-zuloa bera ere oso polita, aintzinako surjentzia. Hemen ez dut kokorik jaso.

Ostean TXA-01 deritzon zulora (...), azkonar zuloaren morfologia berekoa baina handiagoa, eta ulertu dudanez eskegitako akuifero batekin erlazioa duena. Bertan jasotako laginak: 3 Meta, 2 armiarma txiki, 1 Lithobius, 2 Ischyropsalis, 1 Oxychillus.

Gero TXA-02 delakoan (...), oso eraldatutako eta itxura arkeologiko handia duenean izan gara. Atari handiaz gain, pare bat dibertikulo txiki baino ez ditu. Bio laginak: 2 Meta.

Ondo-ondoan, eta printzipioz kondukto beraren parte sakonerako sarrera zirudiena: TXA-03 (...). Norabide beherakari argian, eta harribola artean estuasunetan zehar 20 bat metro barneratu ostean, blokeaturik agertzen dena. Bertan jasotakoak: 2 Lithobius, 2 armiarma txiki, 1 miriapodo, 1 Meta, 1 Oxychillus, 1 Elona, 1 Ischyropsalis.

Gero, pare bat bailara harantzago zegoan azken zuloa ikustera joan gara: TXA-04 (...). Gure informazioaren arabera "15 bat metroko leize bat" zena, gaurko sorpresa izan da. Izan ere, arrapala subhorizontal handi bat (30 bat m) jaitsi eta gero, putzu zilindriko ikusgarri batera ailegatu gara; horren barrenean, 3 inkognitaren atarietan geratu gara, esploratzeko 3 bide. Jardunaldiarengatik nekatuta, orduarengatik (16:30ak aldea jada) eta lagunei "karamelo" polit bat gordetzearren, gaurkoa bertan amaitzea erabaki dugu (nik kokorik ere ez dut hartu), eta hurrengo batean esplorazio saio kitzikagarri baterako lehen ideiak erabiltzen hasi gara: 3 bat talde, 50 bat m soka, eta Txakarren potentzial handiena duen haitzulo honetan lan interesgarria burutzeko prest. Azkenburua!

Egun atsegina bestela ere. "Buruzagiak" pozik amaitu du, planifikatutako lanaren zatirik handiena kendu dugulako; niri kuriosoa egin zait zona, polita eta oso berezia; eta ADES barruan egin beharreko GIS ikastaroarena ere hizpide izan dugu, larunbat-igande bat horri eskaintzeko merezi duen gauza; atera kontuak, Javi bere tablet-txoan topoak nolako dotore marrazten dituen ikusita, niri neuri ere ikasteko gogoa sartu zaidala!

2020/09/07

La Triunfante

200906: Antua, Oier.

Gaur GEMA zonara hurreratu gara, Antuak bere garaian ("un bombero y un francés" talde ospetsu harekin) Atxondo inguruan ikusittako meatze-zulua hobeto ikustera; bistan danez, bertako speleo kidiak jakiñan gaiñian ipiñi doguz eta bertako Antxonio eta Burniako Urtzi izan doguz lagun.

Izan be, meatzien kontuak badaka mamiña: bere garaian ondo ikertuak, injeniarixak-eta planuak ederto jasoko zittuezen, baiña behiñ ustiaketia amaittu eta gero galerixak eta "soplauak" bertan behera geratu ziran, bere horretan, ezelako mantenimendu edo klausura barik. Gaur egunian, planuak-eta industria arloko noaki ze artxibotan egongo dirazen, eta ezagutzen dan gauza bakarra basuan galdutako aho illun eta urez betetakuak diraz. Iñork ez daki zehazki zer dan hor barruan, eta jakitzeko interesa be, ez da haundixa; espeleologuak kenduta, jente gitxik daka meatze-kontu hau ikertzeko gogua -eta gure ahalmenak mugatuak dira-. Baiña mereziko leuke egun baten ondo jasotzia, beste herrialde batzuetan egitten dabizen estiluan: egittura hauekin zer egitteko erabagi ahal izateko, lehelengo ezagutu behar dirazelako.

Tunel-sare hau Otsabita mendittik zihar zabaltzen da, itxuria; nik ez dot lekua ezagutzen, baiña lagunak komentau dabenez relaziñua euki leikien hainbeste puntu identifikauta dagoz (hobi bat, beste meazuluak...). Bildutako informaziñuan arabera (EEE-ren mapak), "La Triunfante"barrutiko ahuetako batetik ("Túnel Boca") hauetako "soplao" batera allegau leike; halan be, gure informatzaillien arabera bidia luizi batek blokeauta dago. GEMA-kuak eurak be oin dala urte batzuk hortik aurrera egitteko saioren baten baieztatu zeben hori.

Tunel Bocatik barrura sartu gara, beraz, topografia egiñez (burdin-meatzia izanda, halan be, emaitzak ez dira oso fidagarrixak izango: bertan kalibrau arren, metalak Distuan brujulan eragiña izango dau; meatziak topografiatzeko teknikiari buruz inbestigau beharko da...). Tunel ikusgarrixa, zuzen-zuzena, 450 bat metro barneratzen dana; bide horretan, garrantzi gitxiko dibertikulo batzuk, eta gorakako galeriaren bat (aireztatzia?) pasau doguz, bifurkaziño garrantzitsu batera allegau arte. Ezkerreko bidiak kanpora ei daroia, beste sarrera batetik (nik ez dot ikusi, bide beretik bueltau naiz); eta eskumakua, ostera, luizi haundi batek egindako "presa" efektuan eragiñez, ur/lokatzez ixa goraiñok betetako galerixa bat da, haize korriente nabarmenakin. Hortik aurrera segitzeko uretako materixala beharko da.

Lagunak ezkerretik kanpora juan diraz, eta gero kanpo aldetik ibilli dira beste sarreraren bat ikuskatzen. Nik, ostera, neure zeregiñari heldu detsat, eta fauna lagin batzuk bildu dittudaz: diptero 2, zapatari txiki moduko 2, masma txiki 1, 3 miriapodo oso txiki, Lithobius 1, subelandara 1, karabido 1, Meta 1, Ischyropsalis 1.

Plazer bat izan da, espeleologikoki ixa ezagutzen ez doten zona ikusgarri honetan egindako jarduntxua; 081220xan hatxen goi aldeko ha ez dakat ahaztutzeko, baiña gaur hatxen barrenian egindako honetakua be, paisaje ikusgarrixa. Bertan, lagunak zuzenian emon deskue egitten dabizen esploraziño interesgarrixen barri. Eskerrik asko!


 

  


2020/09/04

MG-054 (Mereludi)


 

200830: Xabi, Urtzi, Antua, Gotzon, Oier.

MG-054 (...). Abu 28an Urtzik eta Xabierrek desobstruidutako zulo interesgarrixa esploratzera juan gara, "argi eta takigrafuekin". Presuntziño arkeologiko eremuan gagozela jakinda, atezuan sartu gara: ibilli ahala aztarnak balizauaz, inkognitak identifikauaz, eta topografiauaz. Aurreko eguneko terminusera allegatzian, esploraziñua hasi da: kueba zabala eta ikusgarrixa topau dogu, guztiz horizontala. Hustutze, birbetetze eta neoformaziño fasiak ondo bereizten dira, eta progresiñua hain zuzen be hónek elementuok ekiditen dabe. Leku batzutan sedimentuetan desfondiak dagoz, eta halako baten 3. graduko haize korrientetxo bat zala eta, gure silfidiak jaitsi eta aurrera egitteko ahalegiñak egin dittuez; jarraitzeko aukerarik ez dabe topau baiña. Deigarrixa egin jaku gour legor askotan zeguazen mikrougaztunen millaka hazur; tutu bat lagiñekin bete dogu, ea hortik zeozer identifikau leikian. Makrougaztunen hazurrik, ostera, ez dogu hartu (argazkixetan bakarrik); deigarrixa izan da euretako batzuen tamañua; kraneuak, hazur luziak (diafisisak, epifisisak), hagiñak, sahietsak...; batzuk soltean zeguazen, beste batzuk lurreko sedimentuan txertatuta. Gomez Olivenciari bialduko detsaguz, kontrol modura, ea ezer interesgarririk ikusten daben.

Bio lagiñen aldetik, ederra egin dot: Meta 1, masma txikixagoren bat, Oxychillus bat jasota. Ischyropsalis be ikusi dot, baiña iges egin desta. Baiña tutua bertan ahaztuta laga dot, antza (hazur baten argazkixa hartzen nenguala, eskala moduan erabilli dotelako). Ea handik noian hurrengo baten errekuperatzen doten...

Bueltarakuan, MG-053 (...)-ra sartu naiz, bertako saguzarren espeziea zehaztera: han zeguazen, 15-20 ale txintxilizk, eta batzuk esna eta ekolokalizatzen. Rhinolophus hipposideros.