- GOTZON, ez dakitt zelan katalogau beharko doguzen gaurko 3 zuluok. UB zonan? Beste zona barri bat egin, ZB Ziortza Bolibar edo? Zeuk esan, eta fitxak egin eta bialduko detsudaz.
- IBON, Aritzek gaur ez zekan astirik, baiña ulertu detsat egunen baten nahi badogu lagunduko gaittuala falta dirazen lezak lokalizatzeko. Kontuan hartzeko!
- XABI, konfirma mesedez blogeko entrada honen formatua ondo dagon edo ez.
201018: Urtzi, Oier.
Astarloko atxak. Familixa respektibuak hartuta, Ziortza-Bolibarko zona politt honetara egin dogu, udazken koloretako egun eguzkitsu honetaz gozatzeko. Helburua, Astarlo gaiñian erreferentziauta genkazen 4 zuluak lokalizatzia. Gehixago esango dot: uste dot gaur izan dala lehelengo aldixa, nik neuk, GEV-en katalogoko lezaren bat berlokalizatzia lortu dotena. Bat ez, hiru! Oin: (betiko legez) numeruak ez deskue kuadrau, eta basarrixetako jentiak emondako erreferentziak, eta lehendik genkazenak ez datoz bat; badirudi zona honetan sei leza egon leikezela, barrena.
Horretarako, lagungarrixak izan jakuz bertako biztanlien azalpenak:
• Aritz (...). Bera, eta gurasuak etxian zeguazen. Batetik, etxetik bistan dagon zulua seiñalau deskue. Eta bestetik, lau piñu baltzetatik "harutzago" (etxeko bistatik kanpo) dagozen beste hiru (edo lau? ez dot ondo gogoratzen) zuloren erreferentzixak emon deskuez, euretako bat topatzeko gatxa izango dala argittuta, eurak tapau zebelako.
• Muniozgureneko gizon gaztiak zehaztasunez azaldu desku, tontorretik hurre dagon zuluan kokapena.
Azken horretara jo dogu ba, ume eta guzti, ira artetik gora txiri-txiri. Mendixa garbi topau dogu: ezagun da Astarlokuak-eta ondo zaintzen dabela, elorrixak iñausten-eta. Hasieran ez dot jakin zergaittik, baiña gero Gorriaga tontorreko "elorri baso intransitablea" gogoratu dot, eta hobeto ulertu dot. Tontorretik hurre, andra eta umiak atxetan eta ahuntzekin olgetan laga doguz, eta Urtzi eta bixok Muniozgurenek esandako lekutik sartu gara. Denpora gitxixan topau dogu zulua, GEV-298 Astarlo I duda barik, kataloguan aittatzen daben zugaitza eta guzti. (...). Sarrerako argazkixa hartuta. SW norabildian zabaldutako lezatxo bat da, sarreran eskarpe laban-ipurdiko-on-bat-hartzeko-moduko batekin (ez gara jaitsi); 4 bat metroko sakoneran gelatxo biribil bat ikusten da, derrubio zoruakin, 10 bat metroko desarrolluan, eta altura haundixakin (arrakala forman). Krokis probisional bat egin dogu, baiña hurrengo baten sokatxo batekin jaitsi eta hobeto marraztu beharko da. Eta Gotzon, ez dakitt zelan katalogau beharko doguzen hónek zuluok. UB zonan? Beste zona barri bat egin, ZB Ziortza Bolibar edo? Zeuk esan.
Astarlokuak be komentau deskue aurreko egunian Axpekuak esandako gauza bera: Gorriagatik honako basuan, zulo bat egon behar zala, eta bertan oin dala x denpora harri-erorketa haundi baten burrunbadia entzun zebela.
Tontor nagusittik aurrera eginda, lehelengo leza horretik hurre ("a poca distancia al E") ei dagon GEV-299 Astarlo II zuluan billa ibilli gara, baiña ez dogu topau. Puntu horretatik, tribua tontor txikirutz juan da, eta basarrittarrak esandako zuluak topatzen saiatu gara.
Lehelengo, Astarlok esandako lehelenguan billa jaitsi naiz, tontor bixen artetik behera datorren kanalaren eskumako karaitza-barran, arta haundi baten ezkerraldian. Arazuak izan dittudaz (kaletarra ni!) eze, berak seiñalautako arte hori beste batekin konfundidu dot (gaiñera haritza zala uste dot), eta leku okerrian billa ibilli naiz. Gero konturatu naiz arbola ez zala nik uste nebana, eta halaxe izan da: horra jo, eta ezkerrian bista-bistan zeguan zulua. GEV-842 Astarlo IV deskribapenakin bat datorrena... itxuraz, eze, sarreran bertan dagon gorosti haundixan arantzekin, eta nere gaurko erropekin, ez nenguan sartzeko moduan. Datuak: (...). NE norabidian zabaltzen da. Estratuen alde planuan badago be, GEV-ek diñuan moduan "en una especie de diaclasa que corta a los estratos" eginda dago. Krokis txiki bat egin dot, baiña esandako moduan ez da fidagarrixa, eta hobe hurrengo baten buzo eta sokatxo batekin ondo marraztia. Muniozgurenen bazkarixa enkargatzeko atxeki ona. ;-)
Hortik aurrera, gauza gitxi. Goikuak zertan ibilli dirazen ez dakitt, baiña antza danez ez dabe gauza haundirik topau. Zalantzia geratu jake, ea arantzez betetako zuluen artian bat (asko zeguazen eta), ez ete zan izango Astarlok esandakua, sakonagua zala iritzitta. Ondo egongo litzake, Ibon, egunen baten Aritzekin batera konfirmau ahal izango bagendu. Bestalde, tontor txikittik behera datozen kanaletan (estratuen alde hausixan egindakuak), gora eta behera ibilli gara, eta zulo bakarra topau dogu, sarreria 1,5 m zabal, 1 m altu, txikixa eta subhorizontala, elorri adarrez nahitta estalitta. Hortik burua sartuta, W-SW norabidian 2 bat metro sartzen zala ikusi dogu, jarraipen posiblia harriz artifizialki blokeauta. Koordenadak: (...), sarrerako argazkixa hartuta, krokisa eginda. Baiña zalantzia dakat, GEV-en erreferentzietatik (299 edo 841) bat izango ete dan, kokapena eta deskribapena bat ez datozelako.
Honenbestian, eta etxera goiz bueltau beharra genkalako, Muniozgurenera jaitsi gara zeozer jatera. Hurrengo baten, material pixkatekin bueltauko gara, eta ea falta jakuzenak eta GEV-297 Garinduagakua be lokalizatzen dogun.