2010/07/27
Fingal erraldoian kobia
Argazkiak.org | Uamh-Binn (Fingal's cave) © cc-by-sa: ades
2010/07/25
Lepineux-Verna arraegiten
2010/07/19
Lepineux-Verna
Gero eta argixago dakat neri “hurreko arkeologixia” gustatzen jatala, hau da: hasierako espeleologuen espediziñuen aztarnak topatzia. Gaurkuan halako ugari ikusi dittudazelako pozik geratu naiz (txirrikak, tranpia, altzairuzko kabliak eta háren higaduria paretetan, telefono harixak, Loubensen gauzak -hillobixa, kamillia, epitafixuak-), halan be muzturra pizkat okertu jata Lepineux gelako zabor kopuruakin, baitta rekorrido osoko karburo hondakiñekin. 1962ko kanpañako erretratuak be eruan dittudaz poltsikuan, baitta batzu lokalizau be: sarrerakuak, Loubens eta Chevalier gelako kanpamentuetakuak eta urteerakua.
Aspaldiko amesa betetzen, ume baten moduko ilusiñoz egin dot bide osua, ixa ixa harriz harri saltoka eta biharbada horrengaittik neke izpirik igarri barik. Poliki juan gara hori bai, Lepineux potzua jaisten bakarrik ordu pare bat pasau dogu –soka bat aldatu eta spitak sartu bihar ziran- eta gero be, taldeko batzun erritmua lasaixa zalako. Hobeto neretako: aldia batera eta bestera begira egon ahal izan naizelako, dana ondo ikusteko.
Trabesixian inpresiño gehixago eta argazki batzu, albistien blogian.
Argazkiak.org | Hernaz © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Lepineux kabezeria © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Kabezeratik kanpora © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Kabezeria potzutik © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Antxonio I © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Antxonio II © cc-by-sa: ades
Armiña-Lamiñak
2010-VII-16: Alvaro, Iñaki, Oier.
Armiña-Lamiñak trabesixia. Korapilluen sokan gora kontuak: gutako batek ordu erdi luze egin dittu ahalegiñetan, pasau leiken fase guztietatik pasauta (bai, ahal dot; hirugarren saiakeria eingot; ia pizkat lagunduta; eskuetako indarra juan jata; lagundu mesedez; ezin dot; kanpora noia barriro... etc etc). Nik bittartian argazki aariketak egitteko aprobetxau dot. Azkenian igo dau, eta hamar minutuko siestian ostian harrigarriro errekuperauta, “Kaixolara”, “Urjauzira” eta trabesia klasikuan beste lekuak arazo barik pasau doguz.
Atentziñua deittu destan gauza bakarra, errekako afluentetik zetorren haize korriente indartsua. Ba dakitt gatxa dala, baiña... ¿ez ete zeben juan dan hilleko ufalak Elizburuko lezako tapoia lehertuko? Ia datorren astian bertara juaten garan kuku bat egittera.
Argazkiak.org | Alvaro indarka © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Alvaro atseden hartzen © cc-by-sa: ades
2010/07/18
GOIKETXEN
2010/07/11
Atxarreko txaran
Atxarren, basozaiñak topautako lezara sartu gara (Montoilleko lezia, A-79).