2010-VII-24: Gotzon, Mariano, Oier. Hernazeko bortüra arrajin gütüzu. ¡Nula eskertü Otxolakuak, gutako aunitzek urthe lüzez itxaron dizügün aukhera eijer hau emateagatik! Oraikoan ere, Lepineux leizetik sarthü gütüzu, trabersia azkarra egin eta gero La Vernako tüneletik elkhitzeko. Speleo eli bat bildü gütüzu –berrhogeitan bost-, eta lau taldetan zathikatürik egin dizügü bidajia. ADES-eko hirurok lehen taldian joan gütüzu, eta arratsaldeko sei oren ta erdietan Arphidiako arroilan ginen; gaüeko oren bat eta erdiak diren huntan, dena untsa joan badüzü denak kanphuan eginen ditüzü. Nire parthez, egüna zonbait photo hartzeko probestü dizüt; ez sobera, Lepineux salan machina therebükatü beitzait; gutienez Gotzonek ere argazki frango egin ditüzü. Bide osuan taldearen atzetik joan nüzü, inor ez galtzeko, eta honek gela handiak bereizteko denbora haboro eman didazüt. Egun biziki atsegina gaurkhoa ere. Eskerrik aunitx berriz ere Ürüñako adiskideer.
No hay comentarios:
Publicar un comentario