100710: Idoia, Gotzon, Oier.Atxarren, basozaiñak topautako lezara sartu gara (Montoilleko lezia, A-79). 20 metro sakoneko potzu zabala, bloke txikiz tapauta, eta jarraipen barik. Hidrologikoki Arketako ubegixan kabezeria dirudixanez, sektorian prospektatzeko aprobetxau dogu sasitzan zihar sakunetik behera jota. Artadi osuan, bidezidor nagusixetatik aparte, antxiñako esplotaziñoko arrastuak ikusten dira (karkabak, karabixak... ikazkintzakuak edo). Háretako baten onduan, koba-aterpia topau dogu (Estrikilloko koba, A-80) eta sedimentozko alde baten yazimientua: mamifero pare baten ornuak, kraneua, femurra... baitta jibia hazurra be. Lagiñak hartu doguz arkeologuendako. Galerixa bat desobstruidu egin dogu, eta 40 bat metroko pasabidia agertu da, topografiatzeko pendiente. Sasitzan barriro sartuta, oin dala gitxiko desplome bat topau dogu, 5-6 bat metrokua, baiña haize korriente barik. Katalogau barik geratu da, mapan markauta bakarrik. Handik behera Arketara allegau gara, eta errepidetik gora buelta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario