2012-V-26: Oier.
Iluntzarko Lezara (Aulestia), momorrotan. Narittik gora noiala, bidia galdu
dot (zelan ez) baiña halan be errez allegau naiz goiko plataformara,
kontrafuerte naturalian trepatzen. Behiñ goixan, ez nintzan ondo gogoratzen
zein zan leku zihetza, eta torkaz torka ibilli naiz –akenekin sustotxoren bat
hartuta-, harik eta laugarrenguan topau doten arte.
Behiñ barruan, sorpresia bikotxa hartu dot: batetik, gogoratzen
nebana baiño koko gitxiago dagoz (memorixia zelako subjetibua dan), eta
bestetik, gehixenak ez dira masmak, opilioiak baiño. Opilioi guztiak
bardintsuak ziran, Ischyropsalis tipokuak. Jon Fernandezek emondako lupa-poto
bikaiñakin, bizirik hartu ahal izan dittudaz lehelengo, alkoholetan sartu edo
ez sartu erabagitzeko. 13 lagin hartu dittudaz, eta Carlosen Goikoetxeko
artikuloko argazkixekin konparau dittudaz:
Lehelengo salako hormetan:
1.
Hiru opilioi. Bal-baltzak, ez
dot liburuan halakorik ikusi.
2.
Hiru “bicho bola”, Lithobius?
3.
Masma txiki bi.
Lehelengo eta bigarrengo salako lurrian:
4.
Koko baltza, aurrekuan
estilokua baiña pizkat txikixago eta hego barik.
5.
Koko hori-anaranjau txikixa
(mm1 edo txikixago: Quaestus gazte bat?)
6.
Marraskillo oskol bi, baten
espirala planua eta bestia zorrotza.
Gero barrurako pasilluan pizkat sartu naiz, eta hegan zeguan bat
be harrapau dot:
7.
Koko hegodun baltza, pare bat
mm-takua (Mycetophilidae?)
Metak, ostera, ikusi bez; arrarua begittandu jata... Baiña kanpora
nindoiala, bi ikusi dittudaz (bournetixak, nere ustez); iges egin deste.
Pasillo barrura juateko tentaldixa izan dot, potzu bertikalen
hasieria ikusteko; baiña alperriko arriskua zan. Etorriko gara bueltan,
topografixia errebisau eta “500 gelia” esplorau bihar da-eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario