2012-V-19: Silvi, Javi, Jon Fernandez, Carlos Prieto, Alfonso
(Burnia) eta beste zortzi lagun Trianoko mendixetan, Araknologia Elkartiak
antolatutako txanguan.
Antxiñako miatze-paisajian zihar ibilli gara, arkeologia
industrialan hainbeste adibide ikusitta. Sasoi luzietako esplotaziño gogorrak
oso eraldatutako lurraldia laga desku, eta gaur egunian handik ibiltzian orduko
arrastuak ikusi leikez eten barik, paisaje natural ederrian integrauta.
Harako bidian, ezagun zan naturalisten artian genbixala: oiñ txorixen
kantu bat... oiñ osin baten ekosistemia... oiñ landare espezie bat... egualdi
eskasari barik, halako gauzei erreparatzen zetsen gure taldeko kidiak, eta gure
txanguan objektuaz aparte gauza interesgarri asko jakiteko aukeria egon da. Ni
neu errelajau xamar ibilli naiz, kokuei argazkixak eta bideuak etaratzen-eta,
jakinda datorren asteko kurtsilluakin nahi dan beste apunte hartzeko aukeria
izango dotela.
MT-19 (Urallaga Sistema) haitzulo moltzora hurreratu gara lehelen.
Hamengo koba guztietan legez, mia galerixak eta koba naturaleko tartiak
txandakatzen dira bertan. Detalle kuriosua: euli korriente pillo bat (100 bat
edo) horman, danak hilda; Carlosen arabera bertan zeguan animali gorpuzkin
batetik sasoi desegokixan urten eta bertan hilda-edo...
Gero Mina Dolores galerixatik sartu gara Cueva del Saucora (izan
be, ba dagoz sarrera gehixago). Galerixen eta gelen tamañua nabarmen
haundixagua zan, eskualde honetako estilua ei da.
Ikusi dittudazen batzuk:
- Gyas titanus
- Marraskillo bixak
- Ischyropsalis nodifera
- Meta menardi, arrak eta emiak bereizteko aukeriakin
- Beste masma bat
- kukaratxia
- Quaestus bat (txikiegixa ondo ikusteko, eta harrapatzeko material egokirik ez)
- Erube bat
- Tritoi bat
- ....
Mina Doloresetik kanpora atzera, bertan bazkaldu dogu. Eurixak
goittik behera segitzen zeban legez, eta danon adostasunakin, planetako
hirugarren zulua bisittau barik laga dogu eta atzera jaitsi gara Peñas
Negrasera tabernan zeozer hartzera. Bertan, danetik pixkat berba egitteko
aukeria egon da eta Alfonso eta Carlosek erreferentzia pare bat emon deste
historia asuntuetarako.
Bisitta atsegiña izan da, danon esanetan. Eskerrikasko
antolatzailliei eta azalpenekin lagundu daben guztiei.
2 comentarios:
Muy chulo Oier! Me ha encantado!
A mi tambien. Ez dakit nola montatzen dituzun halako bideo politxak txo! Baina beste alde batetik, niri mamarroek (bichos ondarrutarrez) ez didate interesa sortzen beldurra baino. Baina ni mineral-batutzaile-adiktoa izanda, Trianoko mendiak eta bere zuloak beti dira ongietorrixak!
Publicar un comentario