141129: Santi, Gotzon,
Unai, Josu, Antua, Iñaki, Martin, Oier.
Gizaburun,
Tellerixe 1, Tellerixe 4 eta Karabixako kobetan.
.jpg)
Simonek eta
Davidek lagundu gaittue bidian zati baten, eta eurak erakutsi deste Tellerixe 1
katazulua. Gero, bestiak etorri dirazenian, sarrera estutik aurrera lehelengo
egin dot, nere euforiarako; eta Iñakin parasmofobixia pizkat baretzeko. Haize
korrientia zeguan (ez juan dan astian beste, baiña bat aintzat hartzekua).
Josu, Martin eta Gotzon be ibilli dira barrua ikuskatzen eta desobstrukziñuak
merezi dabela izan da berediktua; erreza, atxurrakin egittekua. Hor be bio koko
batzu jauzi dira potian: Meta menardi 2, Meta bourneti 1 eta 5-6 marraskillo.
%2Bcopia.jpg)
***
LA FALLA RESPIRA
Zer egingo diogu ba. Teoria geologiko guztiak aldrebes, teoria espeleologiko guztiak ere. Gotzonek errezoia azkenean: la falla respira. Simonek leza aurkitu zuenetik, aste guztian zehar elkarri teoriak lapurtzen ibili gara: "que intersectara directamente con las galerias de Paltzuaran", "que la falla creara una cueva que sera un afluente al rio de Lezate", "que ira a Lezandipe y luego a Lezate", que patatin, que patatan,...
Ba ez.
Ez doa ez Lezatera ez Paltzuaranera ez Lezandipera ez inora. Joan behar den lekura doa: barrankoan behera, baina lur azpitik. Tellerijera, suposatuko dugu.
Leizea amaitu zaigunean (portzierto, Ikusgarria, errekatxo batekin eta!), jendeak morala lurrean zehar zeukan. Morala, errekastoak eraman digu, fluoresceina izango balitz bezala, estutu zaigun meandroan behera. Suposatzen dugu, baita ere, gure morala Tellerijeko ubegietan irtengo zela, geologiak agintzen duen bezala...
Eske gainera ofuskatu egiten gara. Nork daki Tellerije azpian kristoren koba sistema badago, adibidez Lezandipe ederrarekin erlazionatuta? Baina berdin zaigula dirudi batzutan. Lezate hitzak beste hitz guztiak borratzen ditu.
Irten dugunean kobatik, gatera ikuskatzera joan gara. Airea dauka, eta horrek zerbait piztu gaitu. Igual sistema badago, guk nahi genuena izan ez arren. Gero antuak karobi batetan zulo puzkari bat aurkitu du. Antua beti Antua. Horrekin piskat kalmatu gara.
Baina etxera bueltan, jendeak gauza antzekoa zeukan buruan bueltaka:
Mèrd.
.jpg)
Castellano:https://docs.google.com/document/d/1-jhQ8t8SUXUgSBVR-ep7tGlwEe1HL5NDMDj4fcxI1YE/edit?usp=sharing