Moruak eta Bakeruak
160220:
Rober, Xabi, Oskar, Gotzon, Oier.
Moruzillo
II (Busturia), topografia eta argazki lanak. Gaur aurreko baten Roberrek
lokalizau eta berak eta Antuanek esplorautako zulo hau hobeto begiratzia tokau
da. Harrigarrixa, benetan, kaletik hain hurre dagozen lekuetan ondiok halako
kuebak agertzia. Bakeruen Gelara allegau eta errekan gora juan gara, topografia
egin ahala txokuak hobeto begiratzen. Bloke artian, Kleenexan Pausora allegau
eta gora egin dogu, eta hortxe agertu da eguneko sorpresia: Moru Jentillen Gelia,
kobako haundiña, estalagmitaz jositta, kuebian sapaixa osatzen, eta gaur arte
oharkabian pasau jakuna; atzera errekara jaitsi, eta meandro elegante batetik
zihar, hirugarren bolumen haundiñera igo gara: Isilgune Galeria, hau be fosilla
eta formaziño ikusgarrixekin. Barriro jaitsitta, errekan gora topo amaittu dabe
(ni ez naiz horra sartu) eta paso estu batetik Oskar galeria lateral batera
sartu da, haize korriente nabarmenakin eta hobeto begiratu biharko dana.


Bio
aldetik: 4-5 saguzar bakarti, oso txikixak. Arrautz oskol haundixak (¿??) leku
askotan ikusi doguz. Animali txiki askoren hazurrak bebai. Moru Jentillen
behekaldian, erpe haundixen markak koladan (hartza?). Quaestusak eta Neobisium?
(danak hilda), 3 marraskillo klase desbardin (Oxychillus, Zospeum eta beste
bat), planaria bat, Meta, linifiduak

No hay comentarios:
Publicar un comentario