160717: Niko, Tomas, Oier.
Zubiburura (Lekeitio), saguzarren
kontrolan lehelengo saiua egittera atzo etorrittako materixalakin. Traiekto
osua burutu dogu: sartzerako orduan, pareta eta zulo guztiei begira, isilik eta
indar haundiko linternekin lagunduta; alerik be ez dogu ikusi. Urteeran, US
detektoria martxan izan dogu: denpora guztian maiztasun dibisiño sisteman, eta gela
haundixetan sistema heterodinuan barriduak eginda badaezpada; ezer ez dogu
entzun.
Lithobius bi jaso doguz.
160728: Oier.
Lezaten, saguzarren 1º laginketa (kumaldian).
21:10etan ailegatu naiz bertara, eta presaka
ibili naiz lonekin sarrera estutzen, ilunabarra bazetorrelako. 21:45ak ingurua
izango zen zelata postuan kokatu naizenean, eta segituan “entzun” ditut
lehenengo ale solteak (R. ferrumequinum
eta beste izaki bi, bata 42 khz eta bestea 26 khz). Bost-hamar minutuan ez dut
ezer entzun (zelata postuan izan naizen denbora guztian diala gora eta behera
mugitzen izan naiz, eten gabe) eta errezeloa izan dut agian sasoi honetan Lezaten
ez zela saguzarrik izango, baina... Laster etorri da gaü-ainharen festa;
progresio exponentzialean, mota guztietako espezieak ateratzen hasi dira, (gehienak
diferentziarekin R. euryale) eta
trafiko handia ordu erdi luze batean mantendu da, 22.40ak ingururarte.
Konturatu naizenez, “pertsonen sarreratik” saguzar asko bazetozen ere, gehiago ziren
nire bizkarrean zebiltzanak; gero ikusi dudanez, lona tapakian leihatila bat utzi
dut konturatu barik; zalantza dut hemendik etorri ote diren, edo beheragotik,
errekako zulotik. Epe honetan ikusitakoak ehundaka saguzar izan dira, ezin dut
asko zehaztu baina 100-150tik gora seguru; agian 200-300 ere bai. Une batzuetan
saguzarrez inguratuta nengoenez, argazkiak ateratzeko ere aprobetxatu dut (ia
ezinezkoa zen argazkian saguzarrik EZ ateratzea...). 22:40etatik aurrera
saguzar kopurua jeisten hasi da progresiboki, guztiz desagertu gabe; neurtu
ditudan azkenak M. schreibersii, R. euryale eta 33 khz eta 92-97 khz inguruan
zebiltzan izakiak izan dira. Koba barruan saguzar batzu hegan ikusten nituenez,
sarrerako gelan zehar buelta bat eman dut; gelaren gorengo arrakaletan 20-30
saguzar ikusi ditut, denak hegan, kanpora ateratzeko gogo handirik gabe
itxuraz; US gailuarekin R. euryale
eta 96 kHz-tako beste bat kaptatu ditut, baina gehienak urrunegi zeuden
mikrofonoak harrapatzeko.
Hemen dago US detektagailuarekin
kaptatutako frekuentzien zerrenda osoa. Esandako moduan, denbora ia osoan diala
alderik alde zeharkatzen erabili dut, eta “kantu” bat aurkitzen nuen bakoitzean
gurutzetxo bat markatu dut:
·
Miniopterus
schreibersii (50-55 kHz) ++++++
·
Rhinolophus
ferrumequinum (76-85 kHz) +++++
·
Rhinolophus
euryale (100-103 kHz)
+++++++++++++++++
·
Rhinolophus
hipposideros (107-116 khz) ++++
·
42
kHz +++
·
26-33 kHz +++++
·
92-97 kHz +++
23:05 inguruan amaitu dut laginketa,
aparatuak itzali eta bartulo guztiak jasotzen hasteko.