Zeletako Zuluan (Lekeitio). Plan zehatzik
barik, speleo mundua konpontzen jardun dogu Junira tabernan, ixa bi orduz;
gero, Lekittora egin dogu Kabaua ingurua miatzeko asmotan, baiña aparkau eziña
dala eta, faroleko bidian amaittu dogu, Ekhi Eder etxe pareko kabauan. Lekuak
toponimo zihetza daka: Zeletako Zulua (mapa batzutan Lezetako Zulua agertzen bada
be, erroria dirudi).
Kabezeria pretillian bertan ipiñitta,
sasitzan behera juan naiz, 10 bat metro beheragoko horman frakzionamendua
ipiñitta; Antropozenoko hondakin geruza haundixa dago, eta beherakako garbiketia
egin bihar izan dogu, seguridadiangaittik (lekuan edertasunak garbiketa serixua
merezi dau); mailla honetan, ezkerreko kornisa baten ostian sartuunia
identifikau dogu, begiratzeko pendiente; hortik behera tirada zuzena egin dogu
(gero Antuak frakzionau dabena, sokian igurtziune arriskutsua zegualako.
Beherutzko bidian, ubegi 2, aktibuak (beheko goroldixo markiak diñoskuanez);
bat inpenetrablia, bestia hobeto begiratu biharrekua. Oinarrira allegauta,
eskumara beste surjentzia bat, uretatik metro pare batera; eta axpe illunak,
hobeto begiratzeko. Ezkerrera, axpe haundixa espeleotemaz beteta; Santi bertara
allegau danian, itxuraz jarraipenik ez zekala esan dau. Puntu honetan 14:00ak
jo deste, etxera juateko ordua; beste hirurak han geratu dira eta pentsau dot
zerrendatutako inkognitetako batzu argittuko zittuezela, baitta igual zeozer
barrixa topau be.






No hay comentarios:
Publicar un comentario