Ez nuen espero inolaz ere gaur goizean Gotzonek lehenengo, eta beranduago Antuak esan didatena. Eta aitortu duten hori da, idatzi honen arrazoia.
Ez geunden seguru, zer nahi genuen egin, eta azkenean Hirukobal errebisatzea erabaki dugu. Baina kotxean gindoazela Gotzon eta biok, Gotzonek zera aitortu dit: espeleologikoki bixka bat deprimituta dagoela, benetako kobazulo bat aurkitu behar dugula esploratzeko, gure nahiak asetzeko ahalmena duen bat. Arrazoi du, nik ere sentsazio hori konpartitzen dut, behar bada horregatik gabiltza ADES-eko kide batzuk aspaldian euskal herriko leza desberdinetan kolaboratzen. Zerbait horren bila.
Ildo horri jarraituz, ADES-ek dituen inkognita nagusiak zenbatu ditugu: Iluntzar (Iñeritze-Paltzuaran-Lezate-Oiñiz-Atxabrin), Atxarre eta bere ubegia,... eta nola ez Galarregi (Andramari, Iñubijak, Etxetxu, Urgitxi). Lehenengo saihakera 1984an, eta azkena 2015ean. Tartean 1992an, 1995ean eta 1997an ere sakonera gehitu zitzaion, pasadan urtean -202m-tara utzi genuen arte. Zergaitik ibili gara hain temati? Zergaitik Lekeitio eta Gernika arteko bidea egiten dugunean, beti begiratzen diogu G-001-eko sarreran dagoen zuhaitzari? Beharbada, ADES-en historia eta taldearen izaera definitu dituen leza izan delako. Eta batzuoi espeleologo egin gaituelako. "Entrareis cuando seais hombres...." esaldi famatu hura esan zuenak, bazuen arrazoirik. Suposatzen dut ADESen ADNan dagoela Galarregi, eta horregatik behin eta berriz agertzen dela gure elkarrizketetan.
Horregaitik gaur, Gotzonek ADES Galarregira bueltatu behar dela aitortu didanean, ia kotxearekin pinudian behera egin dudan arren, nire barruan, proposamen ona iruditu zait. Eta Antuak ere baietz esan du. Baina zergaitik? Azkenengo saihakera gogorra izan zen arren, guztia gainditzen du han behean ikusitakoak: 3m-ko arrakala bat, 15cm zabal eta bi metro sakon... eta etengabeko haizea... Iñubija-ra eramango gaituen bidea zabaldua izateko zain dago. -400m-ra helduko den leza bat Lea-Artibain...
Baina horretarako, buruarekin jokatu eta taldekide guztiak modu seguru batean sartzeko prestatu behar da leza. Eztuasunak zabaldu, bereziki Zona Cn, instalazioak birraseguratu (duplikatu kabezera batzuk), pasamanosak hobetu, puntu bero batzuk utzi, eta abar... Hau da, ADES-eko guztiok fondora heldu ahal izateko moduan utzi dena.
Antua, Gotzon, eta Josuren proposamena 2017ko udaberrian bueltatzea da. Ordura arte, badugu malda horretan dauden zulo guztiak errepasatzeko hilabeteak. Zer iruditzen zaizue? Taldekideek nahi badute bakarrik egingo da, eta horregatik, zuon eritzia jasotzea da idatzi honen helburua (erabili komentarioak horretarako).
Bide batez, ADES-ekoa ez den beste espeleo batek kronika hau irakurtzen badu, eta irteera batean parte hartu nahi badu, animatu dadila, ondo pasatuko duela ziurtatu genezake bakarrik.
Antua, Gotzon eta Josu
10 comentarios:
Meazulo galeria bat zabaltzia proposatzen dozue. ADOS. Baldin eta dokumentazio grafiko on batekin badoia (nik igual hor lagundu neike gehixen)! Eta kronika epiko bat argitaratu, artikulu sorta edo liburua. 💪
5 hillabete daukat entrenateko.
hori da espiritu!
Erabat ados Oier
Eta beste gauza bat: Fito Erasok bere espediziñuetan esaten zeban lez, "riesgo objetivo 0". Arriskatu barik. Trepadas en libre eta halako txorradak, bapez. Ez dogulako hortik iñor erreskatau nahi, ezta?
"GALARREGI 2017": -400. Martxan!!
Ay, ay, ay... Estáis como una cabra. Pero podéis contar conmigo...
Zuen baimenaz ni enkantau!!
Aupa Unai! ondo etorrixe ixango za!
erabat ados!
Publicar un comentario