4a argazkia |
161030: Gustavo, Oier.
Lezaten (Aulestia), saguzar kolonia
monitorizatzen udazkeneko trantsizio garaian. Gaurkoan Takomanokoen bitartez
etorritako Gustavo izan dut lagun, Aiaraldean
dabiltzan naturalistetako bat, bertako saguzarrak estudiatzeko
teknikak ikasteko asmoz.
Asteburu honetan bertan izandako
ordu aldaketarekin, ilunabarra 18:00ak inguruan tokatzen zen eta hori dela eta
17:15ak inguruan bertaratu gara, sarrera toldo eta pertikekin aurreragokoan
baino hobeto ixteko asmoz. 17:30ak inguruan, lehen gelara sartu gara pixka bat,
Gustavori erakusteko, eta bertan dozena pare bat saguzar ikusi ditugu
zintzilik, 3 bat metroko alturan; argazkiak atera dizkiegu (1abc,2, 3abc), eta
Rhinolophus hipposideros eta euryale iruditu zaizkigu.
17:40an lehen saguzar bakartia
agertu da sarrerako gelan, Rhinolophus hipposideros. 17:55an bi edo hiru
gehiago, eta hortik aurrera progresiboki Rh. hipposideros eta Rh. ferrumequinum
gehituz joan dira, beste espezierik ez dugu detektatu 18:18ak arte; orduan agertu
da lehenengo Miniopterus schreibersii, hortik aurrera ugalduz. 18:40etan 105
kHz-tako “kantua” detektatu dugu estrainekotz, Rh. hipposideros edo euryale
izan zitekeena; 18:30etatik aurrera Rh. hipposideros jeisten hasi da, guztiz
desagertu gabe, eta Rh. ferrumequinum eta Miniopterus schreibersii nagusitu
dira; 18:47etan, halere, lehen “isilune” luzeak detektatzen hasi gara,
saguzarrik pasatzen ez zela alegia; eta orduantxe, 18:49etan, detektatu dugu
lehen Rh. euryale argia (101 kHz). Ordutik aurrera gehitu egin dira, 18:54etan seinaleak
eten gabe jasotzen ari ginen, eta ez zuen gutxitzeko itxurarik; laginketa
20:05etan amaitu dugu, oraindik mobimendu handia zegoelarik. Barrura sartzean,
toldoa desmuntatu aurretik, ezkerrera-gora dauden ganga txiki batean 4ab) 5-6
saguzar ikusi ditugu, Rh euryale?, eta goragoko arrakala desberdinetan 20-30 gehiago
ikusi ditugu (5ab), zintzilik edo hegan, nahiz eta urrunegi zeuden zein
espezietakoak ziren zehazteko. Detektagailuaren arabera Rh. ferrumequinum,
euryale eta hipposideros nahastean zebiltzaten.
Orokorrean, esan dezakegu gaur
saguzar asko ikusi ditugula, baina ez uztailean beste.
Hona detektatutako saguzar zerrenda osoa, haren
ugaritasunaren estimazioarekin:
- 50-55 kHz (Miniopterus schreibersii) +++
- 76-85 kHz (Rhinolophus ferrumequinum) +++++++++++++++++++++
- 100-103 kHz (Rh. euryale) BAT ERE EZ
- 104-106 kHz (Rh. euryale edo hipposideros) 106 kHz-tako baloreak pare bat aldiz detektatu ditugu.
- 107-116 kHz (Rh. hipposideros) +++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ +++++
Ohi bezala, beste baloreak ere neurtu ditugu, baina ez dugu
uste saguzarrak zirenik:
- 26-31 kHz +++++++++++++
- 37-40 kHz ++++++
No hay comentarios:
Publicar un comentario