161022: bilogía.
Goizian, Osolora (Markina-Xemein). Bildu gara: Jose
Satorrak, Gotzon, Oskar, Josu Z, Martin I, Oier.
Sifoian danok ondo espabillau ostian, talde bittan banatu
gara; lehelenguak sektore bustira egin dau, desobstrukziñua amaitzera; ha
pasauta, sifoi bateraiñok allegau dira, goixan haize korrientedun eskalada
txikixa egitteko aukeriakin. Bigarrenak, barriz, Gallardon sektorera juan da,
eta katazulo estu zikin baten errez desobstruitzeko pasua dagola dirudi, haize
apurrakin. Ni lehelengo taldekuakin juatekua nintzan, baiña konfundiduta
bigarrenian sartu naiz, lokatz festan argazki batzu hartuta behintzat.
Bio: kokorik ez dot ikusi. Sifoittik kanpora, barriz,
saguzar bakarti bi zeguazen (Rhinolophus hipposideros, uste dot).
Arratsaldean, Alperdora (Aulestia), saguzarrak monitorizatzera
udazkeneko transizio sasoian. Niko eta Oier.
19:12etan (eguzkixa 19:10etan sartu da), lehelengo
mobimenduak detektau doguz: Rhinolophus hipposideros bat sarrerako gelan bueltaka,
kanpora urten barik. Hortik aurrera, tarteka banakako batzu agertzen ziran,
beti kanpora urten barik (igual sarreratik hurregi kokatu gara?), beti
Rhinolophus hipposideros, 19:30ak arte. Ordu horretan pillo bat bildu dira
sarrerako gelan; eta kanpora urtetzen hasi dira. 19:45etan detektau dogu
lehelengo Rhinolophus ferrumequinum; hortik aurrera bestiekin nahastian agertu
da, eten barik laginketian amaierara arte. Saguzar dozena batzu izango ziran
guztira, harik eta 19:55etatik aurrera gero eta bakanago detektatzen hasi
garan, ixa guztiz isildu arte. 19:10etan amaittu dogu laginketia.
Hona detektatutako saguzar zerrenda osoa, haren
ugaritasunaren estimazioarekin:
- 50-55 kHz (Miniopterus schreibersii) +++
- 76-85 kHz (Rhinolophus ferrumequinum) +++++++++++++++++++++
- 100-103 kHz (Rh. euryale) BAT ERE EZ
- 104-106 kHz (Rh. euryale edo hipposideros) 106 kHz-tako baloreak pare bat aldiz detektatu ditugu.
- 107-116 kHz (Rh. hipposideros) +++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ +++++
Beste baloreak ere neurtu ditugu, baina ez dugu uste
saguzarrak zirenik:
- 26-31 kHz +++++++++++++
- 37-40 kHz ++++++
No hay comentarios:
Publicar un comentario