Ez, ez jauna, ez gaude Iturritze baserriaren atzeko tendederoan, etxekoandreak lehortzen utzi dituen leotardoei buruz berbetan. Iturritze III leza mitikoaren ingurura joan gara, aurreko ostegunean Urtzik eta Unaik aurkitutako leza batzuk bajatzera. Denetatik egon da, ADES estiloko morfologia daukaten frakturetatik, Leotardo ikusgarrietara. Hasiera bateko helburua, Iturritze II leza aurkitzea zen, katalogoan falta zaigun leza bat, eta ADESeko indikazio zaharren arabera Iturritze III-tik 25 metrotara egon behar zena... eta beste sorpresa bat bajatzea...
Bi leza txiki aurkituta zituen Unaik Iturritze inguruan, bata Iturritze II izan ahal zen. Urtzik, egun berdinean, jesukristoren zuloa aurkitu zuen basoan. Harria botata bazirudien errekaraino joan behar zela. Baina Bedartzandi mendiak, aurretik egin izan dizkigu halakoak, kristoren leza agertu eta gero bide erdian motzean leza amaituarazteko, jarraipen arrakala txikirik gabe, esperantzarik gabe,...
Baina esperantza galtzen den azkena dela diote. Guk behintzat, Urtzik eta nik, galdu genuena burua izan zen leza handi hori agertu zitzaigunean. Jada kotxean, Iturritze inguruko lezatxoak ere ahaztuta geneuzkan, baina haietara ere joan egin behar da, katalogoa katalogoa da eta... "We believe in the Catalog of Lea Artibai -- Yes, we can finish it!!!"
Super leza ez da errekara heldu. Berriro engainatu digu Bedartzandik. Baina 45 metro bertikaleko leza zabal eta ikusgarri bat erregalatu digu, artadi baso eder batean lurrean zabaltzen dena. Eguzkia ia barreneraino heltzen da, sarrera ingurua kolore berde diztiratsuz pintatuz.
Unaiek ekipatu du, eta behera heldu den arren, kagada batzuk egin ditu monty-lekuak aukeratzen. Hurrengorako ikasita geratu da.
Urtziren lehenengo leza zen. Ederra leza, berak aurkitutakoa, lehen aldiz bajatzeko. 3-4 frakzionamendu, eta bat ia bolaua. 45 metroko leza bajatzea, bertan egunean, frakzionamenduak pasatzen ikasi berri, ez dago txarto!
Azkenean Unaiek aurkitu zituenak denak berriak ziren, berriak eta txikiak (Iturritze V eta VI orain). Bata 7 metroko lezatxo bat zen (Iturritze II izan behar zuena, baina ez zen azkenean), eta bestea 16 metroko lezatxo arrakala bat al mas puro estilo ADES. Baina azken hau, lurra kenduz, jarraitu daiteke beherantz.
Zertxobait jan eta gero, Iturritze II leza fantasmaren bila ibili gara, baina bakarrik pinuak, larrak eta masustak aurkitu ditugu. Agian piñudiak estali du? Gogoratu dezagun, paraje hau sasoi batean zelai zabal bat izan zela...
Hausnarketa bat planteatu du batek bidean behera goazela: zer da Kaltzetina, zer da Leotardoa, zer da Leza? Zer da Arrakala Puta Mierda? Hausnarketa zabalik dago, eta badirudi, halako Leotardoak gehiago aurkitzen baditugu, gaia pilpilean egongo dela beti!
Eta zeinek daki, agian, aurkitzen dugun 3000garren Leotardoan, agian errekara ere heldu gintezke...
Amets egitea librea da, baina lezak ixtea ere...

No hay comentarios:
Publicar un comentario