2019/01/05

Ogoño + Txepetxabixe




 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. ******** OHARRA *******

190105: Santi, Zutoia, Martin U, Gotzon, Mariano, Antua, Unai, Oskar F, Oier.

     Talde bitan banatu gara: Batzuk Ogoñora eta besteak Txepetxabixera. Ogoñoko taldeak bi helburu nagusi izan ditugu. Lehenengoa, Kantauriko begiaren azpiko kobak errebisatzea, topografia egitea, eta laginak hartzea; eta, bigarrena, itsasotik ateratako argazkietan hegoalderago nabaritzen ziren zuloak esploratzea.

     Goiza hotz argitu da, baina horma hartatik txintxiliskatuko ginela jakiteak gure gorputzak bero mantendu ditu momentu oro. Zutoia eta Santi arduratu dira Kantauriko begira jaitsi eta bertako lana burutzeaz. Beheko irudian ikusi daitezkeen hiru zulotxo hauei "Begipeko koba" izena jarri diegu.  Gotzon eta Martin, bitartean, beste zuloetara jaisten hasi gara. Zuloa horman non dagoen jakinda ere ez da erreza nondik jaisten hasi erabakitzea, ez baita horman non zauden ikusten eskegita zauden arte. Gotzon joan da aurretik, eta 15m. inguru jaitsi denerako konturatu da behar genuena baino iparralderago geundela. Momentu horretan, erabaki beharra egon da: berriz gora igo eta zuloaren paretik zuzen jaisten hasi; edo, zeharka apurka-apurka zulorantza joatea. Gotzoni zeharka joatea posible iruditu zaio eta denbora gutxian zulo nagusitik gertu dagoen 5m. inguruko sakonerako aspe batera heldu gara (2. zenbakia irudian). Bertara iristeko bidea hasieran ematen zuena baino errazagoa izan da, arrakala moduko batetik joan baikara, erdi oinez erdi txintxilik une batzuetan. 




     Ostera, zulo nagusirako bidea ez da batere erreza izan (3. zenbakia irudian): Harria apurtuta egon da eta bidea garbitu beharra egon da lekuren baten. Apurka apurka bidea zabaltzen jarraitu du Gotzonek eta zulo nagusiaren ahoraino iritsi denerako soka amaitu da (75m. generamatzan). Zoritxarrez, puntu honetatik begiratu behar izan diogu bertan zegoenari: Bi zulotxo, goranzko norabidean, esploratu beharrekoak. Azkenean, geneuzkan bi inkognita kenduta eta hurrengoan esploratzeko gelditu den zulo batekin amaitu dugu zeharkaldia. 






...


Bestiak Txepetxabixera (Markina-Xemein), hango desobstrukziñuakin jarraitzera. Egunen baten, hamendik 300 bat urtera, ADES taldia Unai Zeberio izeneko espeleologo batengaittik izango da ezaguna, zeinak Urregarai-Bedartzandi megakolektorian “pintxazua” egitteko proiektu titanikuena abixau zeban. Halan be, momentuz, gaur 30 bat zm bakarrik aurreratu dogu; lan delikaua. Hori bai, ikusi ahal izan dogu halako egualdixakin (kanpuan 0º C inguru) leziak haizia nabarmen txupatzen zebala (5º Beaufort/Etxebarria); Txepetxabixe II-xan bebai (2º B/E).

No hay comentarios: