210220: Martin U, Gotzon, Mariano, Oskar E, Oier.
Oharra: espeleologian (edo ADESen eremuan behintzat bat) "galtzerdi" termino humoristikoa ematen zaio esplorazioarekin lotutako egitate frustrante xamar bati, begiratzen ditugun kobazuloen %90 inguruan gertatzen dena. Alegia: material guztia prestatu, bertaraino eraman, sasiekin borrokan aritu, trepetxu guztiekin jeisten hasi, eta 3 bat metrora dagoen hurrengo bihurgunean amaitzen diren leizeak.
Gure mendi totemiko honetan ezer billatzia gatxa izanda, gure prospektatzeko makiñak badakixe edurrak asko laguntzen dabela. Horretara, juan dan edurtzetan Oskarrek lokalizautako zuluetatik batzuk ikuskatzera juan gara; ezingo genduzen, ez, billau be egin aldez aurretik koordenadak ez bagenduz euki izan.
Beraz, normaltasunez (alegia: ixa bi ordu armosatzen pasau eta gero) eta planari jarraituz, "Mars Rover Reluctance" ibilgaillua pistetatik zihar lantzau dogu -basozainen baimenakin-, Paltzuaran kraterran onduan Airo basarri onduan lur hartu harte. Hortik, haize bolada zazkarretik babesian, mendixan ipar aldetik egin dogu gora, eta banan-banan gure gidarixak erakutsi deskuezen zuluak arakatu doguz. Espero zeikian modura, leza sakonik ez; baiña, lagunei esandako moduan, erradiologian bezala, speleo esploraziñuan emaitza positibuak bezain garrantzitsuak izaten dira negatibuak (hau da, gauza haundirik ez dagola ziurtatzia), eta beraz halako egunak sekulan ez dira alperrikuak izaten.
Kodiguak, koordenadak eta katalogaziñua bestiak bihar-dan-moduan egingo zittuezen esperantzan, hamen neretako hartutako nota oroigarri txixi batzuk:
1. Sarrera bikotxeko arrakalia. Martin sartu dala uste dot, 3-4 metrotara blokeauta topau arte.
2. Oskar jaitsi dan beste bat, txarto gogoratzen ez badot, bedartzan zabaltzen zan zulo txikixa.
3. Sasi artian zihero estalitta egon dan leza bat. 2 m zabal eta 7 sakoneko zilindrua, beheia guztiz blokez estalitta eta jarraitzeko aukera barik. Bio lagiñak: 1 Oxychillus, 2 Meta, 4 Ischyropsalis.
4. Ubegi txikixa. Ur kaptaziñua eginda. Bloke artian zabaldutako gela pare bat, tximinixa txiki batekin; danak bloke kaos azpikalde mineralizauetan amaitzen dira. Bio lagiña: 1 Meta.
5. Lur-lurrian zabaldutako leza barri bat, 3 bat metroko sakoneran gela hipogeo politt batera (6 x 3 x 5 m) desplomau dana: espeleotemak eta blokiak.
6. Meandro bat, norabide bikotxian: sarrerakua estuasunian amaitzen da; leihatilla bat desobstruidu eta gero, silfidiak pasau dira (ni ez) eta onduan beste adar zabalagua euki dau, desarrollo gehixagokin baiña metro gitxira inpenetrable bihurtzen dana.
7. Koba-koba bat (sarrera kanonikua). Estratuen norabidian zabaldutako ranpa bat, lehelengo 3 metruak 0,5 m altu 1,5 m zabal, eta gero 3 bat metroko eskarpe baten ostian, beheko estratuan exkabautako gelia (3 x 3 x 6 m), derrubio kono baten sanpan.
8. Bedartzan zabaldutako leihatillia. Uste baiño desob bihar haundixagua egin behar izan dogu, aittittari NEURE linternia barrura jausi jakolako (bestela Amorotoko herrittarrak Illuntzarren argi misteriotsu bat ikusiko zeben, gaba osuan). Total, harri pillua kendu, barrura sartu, eta 3 m sakoneko galtzerdi hutsa zala.
Bestiak (beti sakonago nahi!) ez dira oso konforme geratu, baiña ni pozik geratu naiz. Egun intentsua izan da, inkognita asko argittu doguz, eta nik aspaldi ez neban speleo egun baten amaieran zeruan iratargirik ikusten. Oin pasaidazuez pribatutik mesedez 3, 4 eta 6 zuluen katalogoko erreferentziak, koko-potiak etiketatzeko bihar dittudaz-eta.