210814: Idurre, Gotzon, Antua, Mariano, Javi, Oier.
AR-96 lezan (Mandoia-Aramotz). Haitzulo speleo taldeko lagunekin adostuta, eurak katalogautako eta esplorautako kueba hau errebisatzera sartu gara: geo ikustaldixa, topo osatzia, bio lagintzia, argazkixak hartzia, eta geratzen dirazen inkognitei begirada bat botatzia. Gehixenok harrittuta geratu gara, haitzuluan edertasunakin eta kontserbaziño onakin: izan be, katalogau barrixa izan arren, begi bistakua da inguruan kueba ezaguna dala. Jente asko ibillitta dago barrutik, eta triskantza batzuk kenduta (grafitixak, espeleotemak hautsitta) gehixena oso egoera onian dago.
Bio aldetik, deigarrixa egin jakuz galerixetan zihar sakabanatutako saguzar aztarnak (zaharrak ziran: gorotzetan ez dot izakin bizidun bakar bat be ikusi, bardin hildako saguzar baten gorpuan). Bestalde, galerixa legorretan intsektu kanpotar asko ikusten ziran, baiña troglobiorik ez; billa eta billa, potia hutsik ez etaratzeko Oxychillus oskol bat eta marruskari txikixen pare bat hazur luze jaso dittudaz; baiña azkenian sarrerako sektoreko galerixan topau dittudaz bizidunak: beste Oxychillus bat, bizirik, eta masma txiki bat; eta galerixan amaierako potzuan: planaria moduko bat eta 3 kolenbolo txiki zuri, antena luziekin, danak flotian; potzu ondoko horman, barriz, bitxo bola zuri txiki bat; eta ur barruan, batinella larrosa modukua. Beste galerixa luzenian, ostera, ez dot ezer bizidunik topau. Gero, kanporutz giñoiazela, sarrera inguruan geratu naiz Meta, Troglohyphantes eta halakuak beste pote baten sartzeko; 6-7 guztira.
Azkenian uste baiño gehixago luzatu gara, eta arratsalderako genkan programia bertan behera laga dogu. Hori bai, ezin izan detsagu Jabin dron barrixa probatzeko tentaldixari eutsi... eta Mandoiako aideko ikuspegi eder batzuk hartuta amaittu dogu jarduna, batzuk txakoliñera eta beste batzuk etxera juan aurretik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario