211113: Oier.
"Saguzarren jarraipenak eta boluntarioak" topaketan, Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan. JEEI-ekuak deittuta (izena aldatu dabe, "lantalde" izatetik oin "Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa Ikertaldea" izatera pasau dira) beste herrialdietako esperientziak ezagutu doguz, gero EAEko biharren egoeria zertan dagon ikusteko. Interesgarrixa izan da; neure aldetik, behintzat, gustau jata ADESen egitten gabizen bihar zatitxua testuinguru orokorrian ikusi ahal izatia.
Lehelengo Erik Korsten izan dogu hizlari, Herbeheretatik. Han, Dutch Mammal Society-ren barruan, saguzarren monitorizaziño programia ezagutu dogu. Bera koordinatzaille orokorra da, 12 probintzietako arduradunak eta boluntarixuak (ehundaka) elkarlanian jartzeko. Danen datuak bildu eta gero, estadistikoki prozesatzen dittuez, interpretaziño oso esanguratsuak lortuz. Instituziñuen aldeko babes indartsua dake, liberautako jentia, eta horrek boluntarixuak formatzeko eta materialez hornitzeko aukeria emoten detse. Hamengo antzeko laginketak egitten dittuez, baiña aldaketa batzukin: laginketa "simultaneuak" hillabeteko epian, eta automobillez egindako transekziño sistematikuak (detektoria leihatillan, ibilbide jakin baten, abixara jakin baten). Eredugarrixa eta, bistan da, hamengorako nahiko gendukiana.
Gero Juan Tomas Alcaldek berba egin dau, Naparruako ikerketak azaltzen. Bertan ikusi dogunez, ikerketen pisua espezialisten gain gelditzen da, eta instituziñuen babesa eta boluntarixuen biharra egon badago, baiña oso txikixa da eta ez dau ikerlanak sistematizatzeko aukerarik emoten. Galtzen dirazen babeslekuen ordezko artifizialak (kaxak, etxolak...) ipintzeko bihar haundixa egitten dabe.
Gero Xavi Puigek Granollerseko Natur Zientzien Museoan egitten dittuezen biharrak kontau dittu. Museo horretan monitorizaziño zoologikuan dabizen lau boluntarixo-sail dittuez (mitxeletak, ornodun txikixak, anfibiuak eta saguzarrak?). Hamen be, erakundien babesak boluntarixo-saria "zaintzeko" aukeria emoten detse (1,5 liberatu, formakuntzia eta laguntza materiala) eta bestiak beste datu-bilketa sare bat eta grabaziñuen prozesatze sistema bat prestau dabe, edozeiñek erabilli leikiana (hori inbestigau biot).
Azkenik, Inazio Garinek JEEI-en izenian bertako ikerketen ildoak, limitaziñuak eta emaitzak azaldu dittu, aurkeztutako beste esperientzien artian egoera prekario xamarra, egixa esan. Halan be emaitzak esanguratsuak dira, eta ondo ikusten da zelako potentziala dagon hamen, erakundien aldetik hori bultzatzeko borondaterik balego.
Partehartzaillien artian, JEEI-ekuekin kolaboratzen gabizen espeleologo eta naturalista batzuk bildu gara: Aizpitarte eta ADESeko espeleologuak, Amurrixoko Gustavo eta Mañariko mutil bi. Jaurlaritzako batzuk be etorri dira; ia topaketa honek gauzak pixkat hobetzeko akulu modura balixo daben! Herbeheretakua igual ondiok ez, baiña ondo egongo litzake Granollersekuen antzeko ekimenen bat EH maillan martxan jartzia, ea Europar Batasunetik datozen babes-aginpidiak behingoz betetzen hasten garan.
Speleo de salón eta kanape-borroka egun “gogor” honetan, ADES-eko beste komando batzuk Bolunzulon, Zazpileizetan, Belendizen, Araban eta Ramalesen ibilli diraz. Danari emonda!
No hay comentarios:
Publicar un comentario