2023/11/25

Aixa eta Lezate


  231125: Javi, Oier.

“Enbata 10 koba” proiektuan aletxua ipintzeko, gaur Javi gure Lemazain Handia laguntzia tokau jata Aixan eta Lezaten, parametro klimatiko/hidrologikuak biltzera. Dana ondo juan da, eta badirudi Javik parametro guztien neurketak jaso ahal izan dittuala. 

Aixa leku ederra da. Espeleologo-belaunaldi askoren esploraziño lekua, pare bat bidar egonda nenguan, Carlos Prietokin laginketan (sarreratik hurrago) eta EEL simulakruan (kanpoko komunikaziño biharretan); beraz, gaur sarrerako tramo nagusixetan egin dogun ibillaldixa barrixa eta ikusgarrixa izan da neretako bat. Intzidentzia txiki pare bat izan doguz, parte sakonian ipiñittako termometrua ezin izan dogulako topau (bisittarixak hartuta? onduegi ezkutauta?); azkenian datuak beste bide batetik hartu doguz. Beste bat, sarreratik hurreko tramuan gas detektoria txistuka hasi jaku, C02 balore altuegixangaittik; kanporakuan buruko min txiki bat baneukan, egixa esan. Bio lagin batzuk be hartu doguz: 2 Lithobius, 3 Trichoniscoides, 1 Oxychillus, 1 isopodo zuri txiki bat, 2 Mesoiulus. (...)

Lezatera juan gara gero, hamen biharra laburragua izan da. (...)

2023/11/11

Le poilu sapeur de Lumentz


 231111: Oier.

Bibliografixak, peer-reviewak, inpaktoko aldizkarixak etabar ondo dagoz, baiña batzuetan, ipurdixa eserlekutik jaso bihar izaten da, muskuluak nekatzia eta artikulaziñuak mobitzia zer dan gogoratzeko. ADESeko bestiak Zuluka desinstalatzera juan diranez (XS tamaiñua), XXL plan bat bihar neban nik, eta halaxen juan naiz juan dan zapatuan hasittako desobstrukziñuakin segitzera. Pare bat orduko jardunaldi osasuntsua, gimnasiuan baiño kalorixa gehixago erreta (uste dot honek, oiñ, inglesezko izen trendinga be ba dakala, baiña ez naiz gogoratzen zelan dan). 

Arkeologo ospetsu bati entzun gentsan, miresmen ahotsez: “Jose Miguel Barandiaranek, zeguan guztia topatzen zeban. Izan be, abadia izatiak abantailla hori emoten zetsan: jente guztiak beso zabalik hartzen zebala eta dana erakusten zetsela”. BRAETIA. 😉 Guzur hori (edo kalkulu-erroria, hobeto esanda) beste honen pare ipiñi geinke: “Euskeraz ez dago ixa biraorik, edo berba lizunik”. Horixe, badagozela. Kontua da, elkarrizketatzailliak sotania zekanez, etnografia ikergai ziran aittitta-amamak ez zirala ausartzen Azkueri edo Barandiaraneri txakil-pottor kontuak kontatzen. Baiña zorionez, sotanadun guztiak ez ziran itsuak, Jose Mari Satrustegi adibidez (eta zorionez) alboraketa hori gainditzen saiatu zan. Era berian, nahikua izan da Lekittoko zaharren memorixia pixkat arakatzia, Barandiaran zetorrela jakinda, pertsona batzuk kuebak tapau zittuezela jakitzeko, “ortua kenduko nabe bestela” pentsauta. Kontuz, dana dakixala uste daben jentiakin...

Burutaziño hau etorri jata gaur, modu umoretsuan “Verdún” izendatu doten lurpeko sistema potentzialian, 300 bat kg lur/harri karriau eta gero, pinttura lata hutsa agertu jatanian. Azkonarrak sartuta? (animalixok badakixe-eta lurrak ondo mobitzen) 1960 hamarkada inguruan jentiak blokeauta? (pinttura potiori ez zan zaharragua). Ezin jakin, baiña honek zulo hau apropos estalittakua dala baieztatzen dau. Zapa biharrakin segitzeko adoria emonda!

Damazulorako Unai Z.k prestautako xistoa 20 bat bidar bete eta gero, barruan maniobratzeko moduko lekua geratu da, eta garrantzitsuena neguan, eurittik babestuta! Ederra aldia, oin Verdun trintxera akogedoria da behintzat.

2023/11/05

Lumentzan, igarixan


 231104: Petrus, Mendo, Antua, Gotzon, Xabi, Oier.

Lumentzan, katalogo biharretan. Egualdixa ez da bape aproposa izan, baiña motibau xamarrak genbizenez, protesta gitxi entzun dogu txaran guardasolekin eta lokatzetan etzinda ibiltzeko. Zorionez, sekretario biharrak beste iñok darabiz siglak, falta dan informaziñua eta akatsak zuzentzeko. Neure aldetik, egin doten ekarpen bakarra 230930ko konfusiñua argitzia izan da (azkenian geoteknikuen krokisa ez dalako IS-088kua), eta Polborerian leza azpixan dagon azkonar zulua atxurrakin libratzen hastia (momentuz ez dogu katalogatu, desobstrukziñuan emaitzian zain). Bestiak, ostera, erreferentzia askoren argazki, topo eta bestelakuak osatu dittuezelakuan nago.