

10-X-30: Ane, Niko, Oier.
Elizburura juan gara. Oin dala hille batzu Jesus Altzibarrekin egindako moduan (Isuntzako etxian bizi zana), gaurkuan Ibarreta basarrira juan gara bere lezian planua emotera (Elizburu edo Zubitxutako lezia). Argazki batzun kopixak bebai. Gero buelta bat emon dogu Goikolau aldetik, ia kobia topatzen genduan. Haitzulua bera ez dogu topau, baiña etxera lau bat killo perretxikokin bueltau gara.
10-X-23: EEL hobekuntza ikastarua Ispasterren.
Hogetamar lagunetik gora bildu gara, tartian ADES-etik sei-zortzi cursillista, gestio taldeko eta bisittari. Oso egun konpletuan sentsaziñua geratu jata, eta uste dot ez naizela bakarra izan. Talde pare bat egin diraz, maillen arabera, eta nere partetik gauza basikuak errepasau eta barrixak praktikatzeko aukeria izan dot, tartian balantzeuak eta STEF-a. Sobrako denporia be geratu jakunez, autosocorro maniobrak praktikatzeko aukeria izan dogu (croll-croll) eta Silvik be egin dau bere iniziaziñua.
10-X-16: Gotzon, Idoia, Iñaki, Silvi, Martin, Oier.
Ereñoko kanteran, progresiño bertikala fintzen. Frakzionamentuak landu dira batez be, eta teorixia argi geratu dala diruri (oiñ praktikia falta). Spitak sartzia be, ikasitta edo. Pasamanuak gitxitxuago praktikau doguz (Silvi eta Martin), baitta korapilluak pasatzia eta igo/jaisteko aparatuak aldatzia be (Silvi bakarrik).
Urjauzi pian progresatzia zer dan be ezagutu dogu neurri baten, zaparrada sendo bi hartu doguzelako. Baitta sustua be, ariketen erdixan EEE prealertan egon dala jakinda (motoristiana).
Esandakua: hamendik aurrerakua, lezetan batez be.
Kanporakuan, Jesus Mari Arriagakin egon gara (Okamika Behekua, terrenuan jabia) eta argittu dogu azkenian izen asuntua. Leza horren berezko izena “Lezandipia” dala diño, nahiz eta zaharrenak baiño ez daben halan ezagutzen; “Lezabizkarra” izena barrixagua da, eta hau be lezia izendatzeko erabilli izan da (ez mendi hegi osua, nik uste neban lez). Beraz, emoten dau “Lezandipia” izango dala izen egokixena.
Eta kuriosidade bat bebai: Jesus Marik 15 bat urte zittuala, afiziñua hartu zetsan etxeko eskopeta zaharra (aman aittittana) hartu eta tiroka jolasian ibiltziari. Legez kanpoko armia zan, eta sasoi hartan gogor zebizen guardiazibillekin arazorik ez izatiarren, amak eskopetia hartu eta Lezandipera bota zetsan. Horixe da, beraz, sarreran topau dogun eskopeta-hondakiña; hurrenguan etarako detsagu.Goizian, Antua, Ritxar, Silvi, Simone, Leire, Cris eta Oierrek osatutako taldia Lezatera juan gara buelta bat emotera. Ez gara asko sartu, Mallukian Potzuraiñok bakarrik, baiña beti da atsegiña Erresuma Okerrera sartzia, batez be nere kasuan urte bi inguru sartu barik egon eta gero. Gaiñera azken Karaitzako artikulua irakorritta, beste begixekin ikusten da zulua. Saguzahar kopuru altuak harrittu gaittu, danak sarrerako geletan hegan.
Ez ba dogu asko sakondu, urteerako ordua genkalako zan: eguardixan Santa Eufemiako zelaixan geratuta genguazen-eta parrilladarako. Espeleologuak sua ixotzen, eta arkeologuak okelia erretzen, fafo prehistorikua izan dogu benetan: brontosauriua naturalera lehelengo, eta pterodaktilua bedar mediterraneuekin gero.