2010/10/03

Lezaten pasiuan, Santa Eufemian fafuan.


10-X-3: Lezaten pasiuan, Santa Eufemian fafuan.

Goizian, Antua, Ritxar, Silvi, Simone, Leire, Cris eta Oierrek osatutako taldia Lezatera juan gara buelta bat emotera. Ez gara asko sartu, Mallukian Potzuraiñok bakarrik, baiña beti da atsegiña Erresuma Okerrera sartzia, batez be nere kasuan urte bi inguru sartu barik egon eta gero. Gaiñera azken Karaitzako artikulua irakorritta, beste begixekin ikusten da zulua. Saguzahar kopuru altuak harrittu gaittu, danak sarrerako geletan hegan.

Ez ba dogu asko sakondu, urteerako ordua genkalako zan: eguardixan Santa Eufemiako zelaixan geratuta genguazen-eta parrilladarako. Espeleologuak sua ixotzen, eta arkeologuak okelia erretzen, fafo prehistorikua izan dogu benetan: brontosauriua naturalera lehelengo, eta pterodaktilua bedar mediterraneuekin gero.

No hay comentarios: