10-X-9: Silvi, Idoia, Gotzon, Antua, Oier.
Lezandipian (lehen Bizkarreko Lezia izen probisionalakin ezagutu doguna). Esploraziño puntara juan gara, oin dala aste bi sondeautako potzua jaistera. Estuasuna danok pasau dogu (animo Ritxar) eta gero Antua eta Gotzon juan dira barrenera; antza danez, arrakala beran prolongaziñua baiño ez da, haize korriente esanguratsu barik; eskalada bat egitteko laga dabe, halan be; baiña euren komentarixuetan aittu dotenangaittik, desfonde horren sarreran bertan (Idoia, Silvi eta neu zain egon garan lekuan) pareko horman dagon leihatilla bat errebisatzia merezi dau, haizia ia handik datorren ikusteko.
Kanporakuan, Jesus Mari Arriagakin egon gara (Okamika Behekua, terrenuan jabia) eta argittu dogu azkenian izen asuntua. Leza horren berezko izena “Lezandipia” dala diño, nahiz eta zaharrenak baiño ez daben halan ezagutzen; “Lezabizkarra” izena barrixagua da, eta hau be lezia izendatzeko erabilli izan da (ez mendi hegi osua, nik uste neban lez). Beraz, emoten dau “Lezandipia” izango dala izen egokixena.
Eta kuriosidade bat bebai: Jesus Marik 15 bat urte zittuala, afiziñua hartu zetsan etxeko eskopeta zaharra (aman aittittana) hartu eta tiroka jolasian ibiltziari. Legez kanpoko armia zan, eta sasoi hartan gogor zebizen guardiazibillekin arazorik ez izatiarren, amak eskopetia hartu eta Lezandipera bota zetsan. Horixe da, beraz, sarreran topau dogun eskopeta-hondakiña; hurrenguan etarako detsagu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario