2012/07/15
Gaurko asmoa, Ezuneta - Urgitxiren trabesia egitea zen helburua. Bi kobazulo erabat desberdinak izanik, espeleologia egiteko aukera eskeitzen duen ibilibidea benetan
Ezuneta geologikoki meandro luze
sarrerak aurreikusten zuen bezela leku batzuetan estua izateko itxura zeukan. Eta baita izan ere! Pasabide beneta eztuak ditu!! Bestela galdetu Ritxar-i! Leku batzuetan alkantarilla bat da eta beste zenbaitetan mendro desfondatua ere bihurtzen da.
Esan bezela, oso entretenigarria den kobazulo bat, baina "operación bikini" eginda joateko horietakoa.
Seguruena, momenturik onenea kobazulo bien arteko konexioa da. Urgitxiren erdi bidean dagoen sifoian aurkitzen da bidegurutzea. Kobazulo estu batean egotetik, Urgitxiren galeria izugarrietara pasatzen gara.
Bidegurutze horretan bertan ere, Urgitxiren geomorfologiaren aldeketa argia ikusi dezakegu. Lehenego zatia (sarreratik - sifoira arte) arrakala/fraktura/diaklasa bertikal bat da. Batzuetan 20m-tik gorako altuerak hartzen ditu, eta hainbat kasutan, batez ere
goialdean, hainbat galeria txiki daude. Urgitxiren bigarren zatian ordea, estratu horizontaletatik igarotzen da, hainbat kasutan sabaitik eroritako bloke tartetik
pasa behar gara. Kasu honetan,
kobazuloaren bolumena nabari handiagoa da.Kobazuloan zehar hainbat kolada, zutabe eta aber ikusi ditzazkegu, baina bereziki aipatzekoak dira Urgitxiren bukaera bukaerako galerietan dauden Aragonitozko estalaktita zuriak.
Pena merezi duen trabesia dudarik gabe!
Josu
No hay comentarios:
Publicar un comentario