Jai dudanez aste honetan, Mereludiko mendi-koba planoa hartuta basora joan naiz, Atxarte II (alias Kurubijo) gure leizaren Bypass sektorearen gainaldera. Zulo estu kolmatatu bat aurkitu dut, justo gu heldu ginen topo puntuaren gainean basoan (mapa zehatza bada behintzat). Aire klarurik ez igarri arren, bentilazio ona igartzen diot nik eta aire ahul apur bat ere esango nuke, ze inguruan dauden beste zuloek behintzat ez dute halako freskurarik. Baina badakizue, lo del aire no es lo mio eh! Hori bai, ez da Atxarte II bezalako erraza zabaltzen, lurrez oso kolmatatuta bait dago. Baina ikusita zein lekutan dagoen, aukera bat emango nioke.
Pico y Pala!
Igual ez da ezer. Hori bai, inguruan basoan dagoen hoberena eta bentilatuena (burua barruan sartzean freskura ederra igarri baitut, eta aire piskat ere esango nuke?) hau ikusi dut. Eta fraktura itxura dauka. Hau bypassaren frakturaren goiko aldea bada, ba... Atxurra eta Pala!
Egia esan iruditu zait ere airea zertxobait gutxitu egin dela, baina uste dut desobstruitzen nenbilen bitartean harri erdiak barrura bota ditudalako izan dela. Fraktura bertikal forma argia da, eta orientazioak ere uste dut bat egiten duela. Zortea badut (zorte asssko), igual Atxarte II - Kurubijoko bypassaren frakturaren gainaldea izan daiteke?
Igual ez da ezer e! Baina badaezpada Pico y Pala
GPSa ahaztu zait. Batzuk beti berdin. Baina bueno ez da oso zaila aurkitzen, Atxarte II-ko sarrera besteko erraz ez egon arren.
Gaur Ibarretako "Mendi" gure txakur kariñosoa triste zegoen. Igual espeleologo falta (bizardunak badira hoba) nabaritzen ari da ta.
Espeleologo faltak zer egiten duen...
Bixkat berbetan egon naiz Ibarretakoekin. Baserri atzean dirudienez lur leku batzuk hondoratu egiten omen zaizkie. Beti omen dabiltza euren atzeko patioko behegaineko eskina batzuetan zementua eta lurra botatzen, eta berriro hondoratu egiten omen zaie. Oraindik Lamiñetan zementua topatuko dugu...
Toponimiagatik ere hitzegin dugu. Bertako batek esan dit: "Bai, akordetan naz behin batzuk sartu zirenin Zuitxutan!". Txokantea egin zait, ze parajearen izena uste nuen zela bakarrik, baina sumideroari ere bertakoek Zu(b)itxuta bai deitzen diotela! Gero betikoa, Atxarte eta Kurubijo izenei buruz, jada badakigun bezala Oier zebilen ondo: "Atxarte, Kanterak dituen mendia da", Elizbururantz dagona, eta Ibarreta aurrean dagoena Kurubijo. Gure Pintxazoa Atxarte mendirantzago dago Kurubijorantzago baino.
Conclusion: Zubitxutako leizea eta Atxarte II-ko leizea Kurubijo mendiaren barrenean alkar batzen dira. Follon toponimiko. Euskalerrian gaude ta...
"Lo peor que puede pasar es que conectemos con Zubitxuta"esan zuen batek. Kurubijoko Sistema egin nahi?
4 comentarios:
Ze desnibel dago Bypass sektoreko arrakalako tetxutik basoraino? Ze nik kukaratxa bat ere ikusi nuen... Eta gorantza goaz eta blokeak eta...
Ikusten? Ikusten? Ez da nik asmautako toponimua, Zubitxuta. Ja!
Zapatu honetan ez nago, Carlos Prieto eta beste kokozale batekin noia Arno-Izarraitzera.
Hori unai animo!! Bueltatzen nazeneako hiru lau kobazulo berri nahi dotxuaz eh!! Hilabete bat ematen dotzut gaurkit asitxe.
Chinese, oskar naiz. Chinara noa eskalatzera ta turismo egitera. Noiz arte zagoz Chinan?
再见了,丑陋
Publicar un comentario