PDF-a hamen deskargatu zeinkie.
***
Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osua sarian dogu, errez kontsultatzeko moduan. J. Manterolak zuzendutako argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informaziño asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dogu.
Kasu honetan, gertakari espeleologiko bat da; hain zuzen be, gure ADES taldia fundau baiño 100 urte lehenagokua. Markiñatik Lekeittiorako bide barriko obrak martxan zihardutela, leherketak Atxurrako kobian beheko sarreria bistan laga zeben. Itxura danez uda horretan inguru guztiko bisittarixak erakarri zittuan; ez onerako, ikusiko dozuenez.
Bisittarixetako batzu, barruko edertasunaz harrittuta, euren inpresiñuak idatzi eta izperringietara bialdu zittuezen; lehelengo lekukotasun hónek dira Euskal-Erria aldizkarixan erreproduzidu ziranak, eta guk hamen bildu doguzenak:
· Lehelengo kronikia Amorotoko medikuana da: Guillermo Irurroarizaga. Elisabeth Wemmer emaztiakin sartu zan, eta Noticiero Bilbaino egunkarira bialdu zeban.
· Bigarren kronistiak Aulestiatik idatzi zeban, Noticiero Bilbainora bebai. Haitzuluan deskribapen zehatzaguakin batera, lehelengo triskantzen barri emoten dau.
· Hirugarren albistia F.R.k siñatutakua da, Noticiero Bilbainokua bebai, eta hazurren aurkikuntzia aittatzen dau.
· Laugarrena Julio Enciso idazliak El Liberal egunkarira bialdutakua da. Bertan Ramon Adan de Yarza eta Juan Maria Solano zientzialarixak egindako ikusketen barri emoten da: Ursus spelaeus eta bere biktimen hazurrak identifikatzen dittuez, eta gaiñera haitzuluan hidrogeologiari buruzko ondorixo batzuk etaratzen dittuez.
Hunkigarrixak dira hónek kronikak, bai kontserbaziño aldetik baitta espeleologikoki be.
Alde batetik koben babesan gaiñian sentsibilizatzen gaittuelako. Goiko sarreria Prehistoriatik ezagutzen zan, jakiña; baiña kamiño barrixan obrekin beheko sarreria agertu zan eta... horrekin batera expolio itzala hasi zan. Uda horretan ehundaka pertsona sartu ziran egunero. Hondatzia masibua izan zan: espeleotemak jolas modura hausten, estalagmitak apaingarri lez erabiltzeko hartuta...
Espeleologikoki be interesa dake hónek kronikok: Atxurrako kobia ondo ezagutzen dogunok dimentsiño-dantziakin barre egingo dogu (“ojimetrua” kalibratzia beti da gatxa, lehen eta oiñ...), eta haitzuloko parte batzu ezagutzeko moduan deskribatuta dagoz. Hondatu aurretiko espeleotemak zelakuak ziran be azaltzen jaku hainbat pasartetan (pisolituak, banderak, kolumnak, estalagmitak, “Jesusitua”...).
Gozatu daizuela!
Artikuluen erreferentziak:
- IRURROARIZAGA, G. 1882. La gruta de Amoroto. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VI(8): 244-245. Donostia.
- ANONIMOA. 1882. La cueva de Amoroto. In: Variedades éuskaras.Euskal-Erria VI: 274-276. Donostia.
- F.R. 1882. La gruta de Achurra. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VII: 134-135. Donostia.
- ENCISO, J. 1882. La gruta de Achurra o de Amoroto. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VII: 268. Donostia.
Dijitalizazioa:
Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813
2 comentarios:
Oso dokumentaziñoi ona oier. Zoixonak
Zorionak bai! deskribapen batzu oso grafikoak dira! ta datu interesgarriak, tartean ate bat zarratu omen ebela... pena bat hain hondatua egotea...
Publicar un comentario