140504: Damien, Laurent, Lotina, Antua,
Oier.
G-52 lezara (Ispaster), azken sifoia
buzeatzera.
Damien gurian speleo-urpekaritza-astia
pasatzen diharduala, ixa egunero gabiz hara eta hona sifoirik sifoi; gaur,
jente gitxi genguazela eta Lotina etorri jaku errefuertzo modura. Horra hor,
zelan gaur, lau eliteko esploratzaillien artian suertau naizen. ¿Neure
helburua? Traba larregi ez egittiakin, konforme.
11:00ak aldian sartu gara zulora, eta
helburura allegau eta dana prestau eta gero, 13:00etan sartu jakuz frantximantak
urpera; 3 ordutako itxaronaldixa adostu dogu, eta Loti eta bixok han egon gara,
geldi, bakotxak bere erara denporapasan: bera anorak moduko baten, ni manta
reflexibopian karburuakin. Antua gixajua Laurenti laguntzen busti da, eta hara
eta hona ibilliaz berotu dau korputza.
16:00ak inguruan agertu jakuz barriro,
programautako moduan; 20 bat metrotako sifoia izan da, eta horren ostian 500
metro inguru galeria aereo, morfologia bardiñakin edo haundixago, eta beste
sifoi baten geldittu dira. Ustez Urgitxiko norabidian, topografian
konfirmatzeko pendiente.
Kanporako bidia, neketsuagua izan bada
be, bizkorragua egin jaku danori; biharbada 5 lagunen artian 8 petate mobitzian
“entretenimentuangaittik”... Ni neu, halan be, bakarra eruan dot denpora
gehixenian, ¿zaharrenari deferentzia, edo bizkorrago urtetzeko gogua? Gauza
bixetatik pizkat, seguraski. Frantses pizkat ikasteko aukeria izan dot be (ta
gueule / tais-toi arteko desbardinttasuna, baitta con / connard artekua be...);
halan be, nere Molière osuak burutik alde egin desta sarrerako atasko
lotsagarrixakin, Damien lagundu nahi eta ezinda zebixala.
Toponimia: kanpuan genguazela,
barrankotxo horren izenangaittik galdetu detsagu bikote bati; euren ustez
paraje guzti horri “Orain” esaten jako (“Orañegi-gain” izan leike, nere ustez) halan
be, Ispasterkuak izanda be ez ziran auzo horretakuak, eta esan deskuenez, leku
horrek beste izen bat izan leike. Kotxia hartuta Etxetxu eta Orañegiraiñok
bajatu naiz, galdetzeko asmotan, baiña ez batian ez bestian ez dot arimarik
topau. Hurrengorako.
Bio: ez dot ezer harrapau. “Paulova” meandruan
pseudosinella txiki bat harrapatzera nindoiala, guantiak beheraiñok jausi jataz
eta azkenian ez kokorik ez guanterik (eskerrak Lotinari, harek hartu destaz); gero,
sarrerako bertikalian, Lithobius bat erdi-ikusi dot; Lotinak, potzu baten, koko
batzu ikusi dittuala esan desta, baiña nik neuk ez dittudaz ikusi, eta gaiñetik
pasau biharra genkan, dana lokatzez beteta; eta, azkenik, sarreran ataskauta
nenguala tetxua opilioiz beteta ikusi badot be, ez zan lagiñak hartzeko ez
lekua ezta momentua be.
Paleontologia: Antuak kuadrupedo txikixan
eskeletoko lagin batzu hartu dittu Tanari eruateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario