140511:
Takomano (9 lagun), Satorrak (Arturo), Carlos Prieto, Jon Fernandez, Oier.
Zastegi
ibarrera (Orozko), Urratxako haitzuluetan lagin biologikuak hartzera.
Gaurko urteera
honen billakaeria kontatzeko modukua da. Oin dala hille batzu, arrazoi
desbardiñengaittik Bilbon hiru belaunaldittako espeleologuak batu giñan: Nestor
Goikoetxea (GEV), Carlos Prieto (Beti Goruntz) eta ni neu, Oier (ADES). Han
ibilli giñan barriketan, eta bestiak beste Nestorrek dato bat emon zeskuan:
bere aktibidade sasoian (1960 hamarkadan), Urratxako zuluetan Quaestus bat jaso
zebela. Michel Cabidoche bioespeleologoak, ha ikusitta, espezie barri baten
trazia hartu zetsala; eta ale gehixago eskatu zetsezela hori determinau ahal
izateko. Baiña GEV-ekuak ez zebenez lagin gehixago hartzeko aukerarik izan,
ikerketa lerro hau txintxilizk geratu zan; horregaittik komentau zeskuan
Nestorrek, gutako bateren batek harixari tira egin nahi izan ezkero.
Ez bat, ez bi:
Takomanoko Israelen ekimenez, espediziño politta montau da. Usabel auzotik
gora, Austigarbin errefujixoraiñok allegau gara (eurak gabia bertan pasau dabe...
¡lau umekin!) eta handik gora Zastegiraiñok. Urratxa aldian, koba txiki bat
arakatu dogu lehelengo (aztarnategiduna), eta gero bigarren bat (haundiña,
laberintiko xamarra); bertan emon dogu denpora gehixena, eta espezie
desbardiñetako ale asko harrapau badira be, gure objektibo nagusiñan (Quaestus)
arrastorik be ez dogu ikusi.
Bigarren
asalto bat adostu dogu: egun baten karnatadun tranpak ipiñitta, hurrenguan
erretiratzeko. Kontuan hartuta:
·
Urteko sasoia: nere apuntien
arabera, GEV-en espediziñuak 1964ko martzotik maiatzera egin ziran.
·
Nestorri galdetuta, lagiñak guk
ikusittako koba haundixan hartu ziran (Urratxa I / Lapurzulo, seguraski),
zehazki galeria fosil haundixenian, eta tranpetan gaztaizko karnatia
erabillitta.
Bestalde,
Carlosek komentau dabenez, interesantia izango litzake ADES-eko zonan multzo
karstiko isolatuak zehaztia (boteprontuan 15 inguru kalkulau detsadaz, baiña
hobeto begiratu bihar da), eta háretako bakotxian koba esanguratsu baten lagin
bilketa sistematiko bera egittia (egun baten de visu, bestian tranpak jasota).
No hay comentarios:
Publicar un comentario