190309: Unai, Josu, Idoia, Ibon, Mariano, Antua, Petrus,
Gotzon, Oier.
Talde bittan ibilli gara gaur; batzuek EEL praktikak egitten
ibilliko dira asteburuan (ia blogian kronikatxoren bat irakorri geinkian!), eta
bestiok Bedartzandiko artadi erraldoian ibilli gara, aurreko eguneko biharrak
jarraitzen; horri buruz idatziko dot.
Gaur igarri doten sentsaziño nagusixa, noraeza izan da; ez
nabil mobidilla diplomatikuetaz, edo gaizkiulertuetaz (hori bideratuta dago),
ez bada eze noraez fisiko gepeesikua. Eskerrak lekua ondo ezagutzen daben
lagunen artian ibilli naizen, bestela ni neu bakarrik ez nintzan baso
horretatik sekulan urtetzeko gai izango. Lasaittasun horrekin, txara eta
lianekin burrukan bildur barik egin dot, aspaldixan egindako speleo jardunaldi
gogorrena eta luzena burutuz. Pozik geratu naiz; eta bestiak be halan geratu
dira, itxuraz.
Ez naiz kapaza zehazteko nundik nora ibilli garan
(Bedartzandiko tontorra eta Kobauan arteko parajietan bakarrik), eta zer
lokalizau dogun, zer zan barrixa eta zer lehendik ezaguna; hori Gotzonek eta
bestiak zehaztuko dabe. Nere aldetik, apuntau bihar doten inportantiena hauxe
da: UB-115 (...). Lezia
lokalizau dogula, lehendik ezaguna, eta itxuraz fortunako instalaziñuakin
explorautakua; montyxekin jaitsi gara, 47 bat metrotako sakoneraiñok, eta bio
lagin batzuk hartu doguz (Lithobius, masma txiki bat, Oxychillus); saguzar bat
topau dogu, esna; topo egin dogu; ondoko beste leza batekin (Antuak daki) komunikaziño
arrakala pare bat detektau doguz; leza oso politta irudittu jaku, horma liso,
zuzen eta kolore berezikuak (hormak buztin leun zurizkuak) argazkittan hartzia
merezi dabena. Bestalde, luze eta zabal prospektau dogu(la entzun detset
bestiei), eta nahiz eta ez dogun ezer barririk topau, zonia ondo begiratuta
(edo) geratu da. Mendittik behera, inkognita txiki bat kentzeko aprobetxau
dogu: Kobau gaiñeko horma bertikalian ikusten dan arrakala/zulua; behiñ bertara
allegauta, kuebarik ez dagola egiaztatu dogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario