190324:
Xabi, Gotzon, Antua, Oskar F, Oier.
IS-113
... (Lekeitio). Maria eta egualdixa (itsasua ez) egokixak ziranez,
trabesixia behingoz amaitzeko geratu gara, eta bide batez geologuei abisua emon
detsegu, euren intereseko gunia zalakuan: Martin Arriolabengoa eta Sara Gorostiza
etorri jakuz, eta egun politta pasau dogu eurekin.
Batzuk ... beherako jaitsieria ekipatzera aurreratu diran bittartian,
bestiok Sara eta Martin ...ra lagundu doguz. Egin dittuez euren
ikusketak eta, azalpen interesgarrixak barra-barra emon badeskuez be, ez naiz
gai ikusten hamen erreproduzitzeko, beraz hobe isilik astokerixarik ez
idazteko.
Gero
bestien atzetik juan gara, eta sokan behera, justu kueban sartzen topau doguz;
beraz aurrera egin dogu, argazkixak eta datu geologikuak hartzen. Derrubio-kono
gaiñetik pasatzian, harrittu egin nau gelako bertizeko argittasunak; eguardixa
zalako-edo, baiña kanporako urteeria libre zeguala emoten zeban, bateronbatek
desobstruiduta; ni ez nintzan gogoratzen, baiña badirudi igazko udan be argixa
ikusten zala (gero kanpotik begiratu dogu eta ez, bufoia betiko moduan blokeauta
egon da). Halan, 180721ko terminusera allegau gara, eta eztabaidatxo batzukin (rozamientuak zirala eta), jaitsi gara, 15
bat metrotako bajada politt bat, pare bat frakzionamentukin. Eta hara nun...
zuzen-zuzenian 2017-XI-5 terminus ber-berera allegau garan, azken puntu
topografikuakin enkaje perfektua egiñaz. Azken sala haundi hartan begiratu
barik geratu zan alturako beste pisotxua begiratu dau Antuanek –gela txiki bat
baiño ez- eta, denporaz justu (maria gora hasitta zeguan), ...ko sarreria
ikustera juan gara. Hain zuzen be, Martinek hortxe topau dittu datu
interesgarrixenak eta, lagin batzuk hartu badittu be, ondo begiratu barik
geratu da.
Pendiente
geratu da: itsasua bare dagon egun batian, bide akuatikua esplorau eta
topografiatzia; laginketa geologiko hobia egittia ...ko sarreran; igual
Klitoriseko galeria fosilla geologuei erakustia?
Bio
aldetik: Lithobius. Antuanek hortz bat jaso dau ...ko sektoreko galerixa
luze itsuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario