2019-V-25: Gotzon, Antua, Ibon,
Martin U, Oier.
Lastarrike (Kortezubi). Helburua:
errekan beherako sifoi gaiñeko eskaladia. Imajinatzen genduan lez,
goiko sarrerako estuasuna estuegixa da neretako, eta beheko hobiko
-zelako potzu politta- katazulua be sedimentoz beteta topau dogu.
Baiña ez detsa inporta: beste laurak barrura juan dirazen
bittartian, nik B plana nekan: sarrerako geletan, eta gero inguruko
kobazuluetan, bio laginketan jardun. Eta hortxe juan jataz 4 ordu,
geldirik egon barik gaiñera! (Pilates tipoko ariketia da, kokotan
ibiltzia).
Lehelengo, Lastarriken bertan ibilli
naiz. Sarrerako geliak badakaz metro kuadrau batzuk, eta hango
txokuetan ehiza majua egin dot; hain da eze, libretan apuntatzen juan
naizen, bestela zeiñek gogoratu potian sartu dotena?
- 9 Ischyropsalis.
- 6 masma txiki.
- 3 marraskillo txiki.
- Lithobius txiki 1.
- 6 Lithobius haundi.
- 4 masma ertain.
- Oxychillus 1.
- 3 miriapodo zuri.
- 3 masma ipurdihaundi.
- Diptero 2.
- Elona quimperiana 1.
Saguzarrak: Rhinolophus hipposideros
bat ikusi dot (110 kHz), eta gero barrukuak esan deste beste bat be
ikusi dabela. Guztira bi, beraz.
Gero, Gotzonen azalpenei jarraittuta,
Aurtenetxe osteko zulora abixau naiz, baiña etxekorik ez zeguan
iñor, eta mekaniko gazte bat zeguan bakarrik kotxia konpontzen. Bera
ez konprometitziarren, nahixago izan dot terrenora sartu ez, eta
bidera itzuli Bustenkoba billatzeko. Txaletan be ez zeguan iñor,
baiña, eta basuan sartu eta... ha barik beste bat topau dot, E-2
Iturrizarrondo II. Balekua edozelan be: meandruan barrura juan naiz,
azken sifoitxoraiñok, eta bertan hasi naiz bilketan, kanporutz
pizkaka. Lehelengo, Zospeumen billa jardun dot lupa argidunakin;
erredios! Bat ikusi dot, bizirik, baiña gero pintzia hartu dotenian
ezin izan dot barriro topau; eskala honetako harrapaketen prozeduria
ondiokan findu biharra dakat. Topau dittudaz hildako 3 oskol, halan
be. Aparteko potian sartuta (eta begixak nekatuta), eskala makrora
pasau naiz eta prozedura klasikuan, antiojuekin hori bai (halan askoz
be hobeto), meandruan kanporutz, jauzi dira gauzatxo batzuk. Hamen
zerrenda osua:
- Azkenengo gelan, esandakua, 3 Zospeum.
Hurrengo geletan,
- Marraskillo txiki 1.
- Masma txiki 2.
- Masma haundi 1.
- 3 Lithobius.
Eta sarrera inguruan:
- Oxychillus.
- Masma ipurdihaundi 1.
- Ischyropsalis 1.
- Masma txiki 1.
Hau idazten nabillenian etorri da
Gotzonen mezua: "Hoy 250 metros nuevos. Localizada incógnita
que puede superar el sifón río arriba. Bolunzulo-Lastarrike tiene
ya más de 4 kilómetros de topo, osea que tranquilamente se puede
decir que tiene 5 kilómetros".