2019-6-22 Zutoia, Santi
XX. mende hasierako kronika espeleologiko zahar batetan agertzen denez, Balentin Atxurkulu pioneroa 1880ko urteetan galdu egin zen Arleziako axpea bakarrik esploratzen ari zela. Inork ez zuen izan haren berririk gehiago. Kronikan aipatzen denez, Balentin kobalaria kandela-kriseilua eta ardo zahatoa hartuta joaten zen bere esplorazioetara. Urte asko geroago, ADES taldeak zahato baten hondakinak aurkitu zituen Urgitxiko kobako urbegian. Nekez baina oraindik irakur zitekeen zahatoak aldean zeraman izena: La Pamplonica.

ADES taldeak ikerketa sakona burutu zuen
hondakin haien inguruan, eta hura ezin zela Balentinen ardo-bota izan atera
zuen ondoriotzat. Izan ere, La Pamplonica
konpainia ez zen agertu 1923ra arte eta, beraz, Balentinek zeraman zahatoa
beste marka batekoa izan behar zen. Uste da, adibidez, XIX. mende amaieran Bilbon
fabrikatzen zuten Los tres vizcainos
izena eraman zezakeela.
Beste aldetik, beharbada, kronikan esaten dena
orain arte ez da ondo interpretatu, eta Arleziako koban galdu zela ulertzen
izan bada ere, beharbada aipatzen den izena Bedarlezia izan liteke, Bedartzandi
mendiko harpe bat. Horrela balitz, Balentin Atxurkulu paraje oso desberdina
esploratzen ibiliko zen, Bedarlezia- Alperdo bitartean hain zuzen. Ideia hauek
buruan, zapatu honetan Zutoiak eta biok Alperdoko kobara joatea pentsatu dugu,
hango bazterrak beste begirada batez arakatzeko.
Alperdoko koba leku aproposa da eskeletoa
mugitzeko. Ezagutzen den bere kilometroa luzeran ez daude 10 metro lasai
joateko. Denbora osoan gora, behera, arrastaka, horma tarte estu eta zorurik
gabekoetan ekin behar da. Kobak nekez uzten du aurrera joaten, amaigabeko
korapiloan bueltaka ibiltzea bezalakoa da.
Azken zatian errekara heltzen da. Hantxe ekin
diogu uretan gora, harik eta sifoi txiki batera heldu arte. Ibili ote zen
Balentin Atxurkulu bazter haietan? Hango korapiloaren lekuren batean galdu ote
zen?
Ibili gara apur bat hegal haiek miatzen, eta
une batean uste izan dugu horman letra bi ikusi ditugula: BA. Hain zuzen
pionero haren inizialak. Baina, hobeto begiratzen hasi garenean gure imajinazioak
sortutako joko bat zela pentsatu dugu.
Hala ere, zalantzaz geratu gara: ez ote da
izan gero pioneroak utzitako aztarna bat, urteetan urak ia guztiz ezabatu duena?
No hay comentarios:
Publicar un comentario