190623: Santi, Zutoia, Martin U,
Aitor, Mariano, Javi, Gotzon, Antua, Simone, Gerardo, Oskar F, Oier.
Ereñon, "Lehen Arreta"
tailertxoa,
Iruñean
egin berri den batzarretik etorritako jakituria freskoarekin.
Halako gauzak ikastea beti da interesgarria, baina aldea dago kanpoko
kurtso batean egitea, edo norbere speleo taldekideekin. Ziur nago ni
ez naizela bakarra horrelakoetan kontzentrazio (eta zirrada) berezia
izaten duena, konsziente delako ikasten ari den hori gure artean
erabiltzeko dela: edonon, edonoiz, gutako edozein izan daitekeela
larrialdian dena, eta bizitza/heriotza lehenengo une horietan
jokatzen dela (talde medikoa ailegatzen denerako, zoria erabakita
egon ohi da). Javik esandako gauza batek inpresio handia egin dit:
hau ikastea soroslearen mesedetan ere badela. Alegia: zauritua hil
arren, eginahal guztiak egin dituzula jakiteak nolabaiteko
lasaitasuna ekartzen dizula; kontrako egoera, psikologikoki
demoledorea izaten omen da. Jardunaldi baliotsua izan da beraz; eta
bigarren zati bat ere egitea hitzartu dugu, immobilizazioei eta
mobilizazioei monografikoki eskainia. Eskerrikasko Javi, zorte handia
dugu ADESen, zu bezalako kide bat izatean!
Extra bezala, (...)
|
Zaurituarengana ailegatutakoan, lehen baloraziorako 2-3 minutu hartu. |
|
|
|
|
|
Pelbisaren hezur-eraztuna osorik dago, ala hautsita? | |
|
Toraxa zulatua dago; balbula adhesiboa (haizea atera bai, atzera sartu ez). | |
|
|
|
Airiketako edemarengatik arnasestua dagoenean, arnasa errazago hartzeko postura. |
|
|
Manta erreflexiboak baino, burka tipokoak hobe. | |
|
Jamalaja, jamalaji! Let me walk hot, and let the people laugh. |
|
Sorbaldeko luxazio arruntaren erredukzioa. | |
|
Talde medikoari igortzeko partea. |
| |
|
Zaurituaren jarraipen errejistroa. |
|
Biriketako arazoen azalpena. |
|
Pannini, tortellini, birra e madalini! |
|
Gizon Man is watching. | |
|
Plazerra izan da Javi! |
No hay comentarios:
Publicar un comentario